15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A eranskina

Hizkuntz gaitasunaren deskribatzaileak eratzea

2 2 7

Eranskin honetan, lortutako hizkuntza gaitasun mailak deskribatzeko teknikak aztertzen dira. Era berean,

aztertzen dira deskribatzaileak formulatzeko irizpideak ere. Ondoren, eskalak eratzeko metodologiak

aipatzen dira eta bibliografia komentatua eskaintzen da.

Deskribatzaileen formulazioa

Hizkuntzen ebaluazioan mailak definitzeko lanean izandako esperientziek, psikologia esperimentalaren

arlo zabalagoko mailaketaren teoriak, eta irakasleek galdetu zaienean adierazi dituzten lehentasunek

(adibidez, Erresuma Batuan egin dituzten helburuen mailaketaren eskemak eta proiektu suitzarra)

deskribatzaileak eratzeko honako irizpide hauek kontuan hartu behar direla iradokitzen dute:

Formulazio positiboa: Aztertzaileetan oinarritutako hizkuntz gaitasunaren eskalen eta azterketen

balorazio-eskalen ezaugarrietako bat da behe-mailetan era negatiboan formulatuta egotea. Jakina,

behe-mailetan zailagoa da hizkuntz gaitasuna ikasleak egiten dakienaren arabera formulatzea, egiten

ez dakienaren arabera formulatzea baino. Baina, hizkuntz gaitasunaren mailak helburu gisa erabili

behar badira, azterketariak aukeratzeko tresna moduan baino gehiago, orduan egokiagoa da formulazio

positiboa. Batzuetan elementu bera era positiboan zein negatiboan formula daiteke, adibidez, hiz -

kuntzaren hedapen-mailari dagokionez (ikus A1 koadroa).

Formulazio positiboa

• Baditu oinarrizko elementu linguistikoak

eta estrategiak, ohiko eta aurreikus

daitezkeen egoerei aurre egiteko.

(Eurocentres 3. Maila: ziurtagiria).

• Baditu oinarrizko elementu linguistikoak

eta estrategiak ohiko behar gehienetarako,

baina normalean hitzen bila ibili behar

izaten du eta mezua mugatzea onartu

behar izaten du.

(Eurocentres 3. Maila: aztertzailearen koadroa).

• Hiztegia ohiko gauzei eta lekuei

buruzkoa da, eta ahaidetasun-maila

arruntari buruzkoa.

(ACTFLhasierako maila).

• Esaten eta ulertzen ditu hitz eta esaldi

batzuk, buruz ikasiak.

(Trim 1978 1.maila).

Formulazio negatiboa

• Oso hizkuntz gaitasun mugatua du, etengabe

erabili behar du parafrasia eta hitzen bila ibili behar

du.

(ESU 3. maila).

• Hizkuntz gaitasun mugatua izateak sarritan etenak

eta gaizki ulertuak eragiten ditu ohikoak ez

diren egoeretan.

(Finlandia, 2. maila).

• Komunikazioa eten egiten da, hizkuntzaren

mugek mezuan traba eragiten dutelako.

(ESU 3. maila).

• Hiztegi mugatua du. (Holanda, 1. maila).

• Hitzen eta esamoldeen mugek pentsamenduen

eta ideien komunikazioa eragozten diote.

(Gothenburg U).

• Esamoldeen zerrendak eta enuntziatuak soilik

adierazten ditu.

(ACTFLhasierako maila).

• Gai da eguneroko premia zehatzak

asetzeko beharrezko diren esaldi laburrak

egiteko (agurtzean, informazioa eskatzean,

eta abar).

(Elviri; Milan. 1. maila. 1986).

• Oso oinarrizko hizkuntz gaitasuna du; ez du ia

hizkuntz gaitasun funtzionalik.

(ESU 1. maila).

A1 koadroa. Ebaluazioa: irizpide positiboak eta negatiboak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!