15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D eranskina

ALTEren zehaztapenak

2 6 7

Eranskin honetan ALTEren “Gai da” zehaztapenak deskribatzen dira. Zehaztapen horiek Association

of Language Testers in Europa (ALTE) elkartea epe luzera begira egiten ari den ikerketa-proiektu

baten osagai dira. “Gai da” motako zehaztapenen helburuak eta zer-nolakoak aurkeztuko dira atal

honetan. Ondoren, zehaztapen horiek nola garatu diren aztertuko dugu, ALTEko azterketekin loturik

eta Erreferentzia Markoarekiko esparruan. Proiektu horren deskribatzaileak mailakatu eta Markoaren

mailekin parekatu ziren, A eranskinean azaldutako 12.c metodoari jarraituz (Raschen metodoa).

1. ALTEren markoa eta “Gai da” proiektua

ALTEren markoa

ALTEren “Gai da” proiektuaren zehaztapenak epe luzera begira ezarritako ikerketa-programa baten

funtsezko osagai dira. Programa horren helburua da azterketak objektibotasunez deskribatzeko hizkuntz

jardueraren maila-giltzarri batzuk sortzea.

Ikerketaren zati handi bat eginda dago, ALTEren partaideen azterketa-sistemak marko horren

barruan jartzea hain zuzen ere, azterketen edukiaren, ataza-moten eta ikasle-gaien profilen analisian

oinarrituta. Azterketa-sistema horren sarrera osoa edonoren eskura dago liburu honetan: Handbook of

European Language Examinations and Examination Systems (ALTE) (ikus 27. eta 167. orrialdeak).

ALTEren “Gai da” eskalak erabiltzailean oinarrituak dira

“Gai da” proiektuaren helburua da, ikasleak atzerriko hizkuntzari buruz zer egiteko gai diren deskribatzeko,

hizkuntz jarduerarekin lotutako eskala multzo bat eratzea eta balioztatzea.

Aldersonen deskribapenaren arabera (1991), egile, aztertzaile eta erabiltzaileari begirako eskalen

artean, ALTEren “Gai da” zehaztapenak erabiltzailean oinarrituak dira, jatorriz. Ebaluazio-prozesuan

parte hartzen duten pertsonen edo erakundeen arteko komunikazioa errazten dute, eta bereziki

lagungarri dira azterketen emaitzak, aditu izan gabe, interpretatzen dihardutenentzat. Zehaztapen

horiek honako hau eskaintzen dute:

a) Hizkuntzen irakaskuntzan eta ebaluazioan parte hartzen duen ororentzako tresna baliagarri

bat. Hizkuntzaren erabiltzaileek egiten dakitenaren zerrenda gisa erabil daiteke; horrela erabilita,

erabiltzaileak zein urratsetan dauden zehazteko aukera ematen du.

b) Diagnosirako probak, jardueretan oinarritutako kurrikuluak eta irakaskuntzarako materialak

garatzeko abiapuntu bat.

c) Jardueretan oinarritutako hizkuntz kontrola egiteko baliabide bat, hizkuntzen arloko formazioan

interesa dutenentzat eta enpresetan langileak hautatzeko ardura dutenentzat baliagarria.

d) Hainbat hizkuntzatan baina testuinguru berean erabiltzen diren ikastaroen eta materialen helburuak

alderatzeko bitartekoa.

Onuragarri izango dira hezkuntzan eta pertsonal-sailetan ari direnentzat, jardueraren deskribapen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!