15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Markoaren ikuspegiaren arabera, hizkuntza ikastea komunikatzen ikastea da. Ez ditu Europako

Erreferentzia Markoak irakasteko modu zehatzak proposatzen, liburuaren erabiltzaileak libre uzten

ditu beren premien arabera liburua erabil dezaten. Ez du esango zer egin edo nola egin. Galderak egingo

ditu batez ere. Dena dela, horrek ez du esan nahi metodoak edo helburuak garrantzitsuak ez direnik.

Lan handia egin da hizkuntza irakaskuntzan eta horiek guztiak kontuan hartzen ditu. Ikasleak

komunikatzeko zer ikasi behar duen deskribatzen du eta komunikazio hori eraginkorra izan dadin garatu

behar dituen gaitasun eta trebetasunak lantzen ditu.

Markoa irizpide hauetan dago oinarritua: osotasuna, hizkuntzaren alor guztietara iristea du helburu

(gaitasuna, trebetasuna eta erabilera); gardentasuna, informazioa argi eta garbi adierazi nahi du, eta

koherentzia, osagarrien artean erlazio armonikoa proposatzen du (premiak-helburuak-edukiak-materialak-programak-metodoak-ebaluazioa).

Horretarako, malgua eta irekia behar du eta egoera zehatzetara aplikatzeko modukoa. Helburu askotarikoa,

malgua, dinamikoa, erabiltzailearentzat lagungarria eta ez dogmatikoa izango da, horrenbestez,

Europako hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratua.

Europako hizkuntzen eta kulturen arteko komunikazioa erraztea da liburuaren beste helburuetako

bat. Europan zehar mugimendu askeak, harreman zuzenak, elkar ulertzea eta batera lan egitea bultzatu

nahi du eta horretarako bai jarrerak, ezagupenak eta trebetasunak eraikitzeko bideak eskaintzen ditu.

Gainera, hizkuntzen alorrean lanean ari diren pertsonen arteko komunikazioa errazteko eta hizkuntza

bateratua erabiltzeko, lan tresna bat jartzen digu eskura. Balio handiko tresna irakasleak prestatzen,

programa eta azterketak diseinatzen eta gida eta material didaktikoak sortzen dihardutenentzat.

Liburuaren edukiez gain, euskarari dagokionean, hiru ekarpen garrantzitsu egin dizkigu Europako

Markoak: euskararen ikas-irakaskuntzan lanean ari direnen eskuetan euskaraz erabiltzeko tresna bateratu

bat jartzea, lan hizkuntza, terminologia eta kontzeptuak gure hizkuntzan, zailtasunak zailtasun,

bateratuak izateko; ikas-prozesuaren mailaketak zehazten laguntzea eta hizkuntzaren gaitasunak neurtzeko

eta ebaluatzeko estandar bateratuak eta baliokideak erabiltzeko aukera paregabea eskaintzea.

Bidea ez da hemen amaitzen. Gure esperientziara ekarri behar dugu liburua, gure neurrira egokitu,

ikasi behar dugun guztia ikasi eta praktikan jarri, ondorioak atera, gure ekarpenez ikerketa esperientziak

aberastu eta, oro har, gure hizkuntza errazago eta egokiago ikasteko eta irakasteko aurkitzen ditugun

esperientziez aberastu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!