15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 4 0

Metodologia

Labur-labur, egitasmoaren metodologiak fase hauek izan zituen:

Fase intuitiboa

1. Arlo publikoko edo 1993an Europako Kontseiluarekin izandako harremanen bidez lortutako

gaitasun-eskalen analisi zehatza; laburpen honen amaieran zerrenda bat dago.

2. Eskala horiek 4. eta 5. kapituluetan aurkeztutakoen araberako kategoria deskribatzaileetan deskonposatzea,

deskribatzaile idatzien eta egokituen bilduma sortzeko.

Fase kualitatiboa

3. Irakasleen bideo-grabazioen kategoria-azterketa egin zen, hizkuntz gaitasunaren konparazioak

eta balorazioak egiten ari ziren bitartean grabatutako bideo lanetan oinarrituta, irakasleek

metahizkuntza behar bezala erabiltzen zuten ziurtatzeko helburuarekin.

4. Hogeita hamabi irakasle lantaldeekin. Lantalde horietan irakasleek:

a) deskribatzaileak deskribatu nahi zituzten kategorietan sailkatu zituzten;

b) epai kuantitatiboak egin zituzten argitasunari, zuzentasunari eta deskribapenaren egokitasunari

buruz;

c) deskribatzaileak gaitasun-mailen arabera sailkatu zituzten.

Fase kuantitatiboa

5. Lantaldeetako irakasleen iritzian deskribatzaile argien, egokien eta esanguratsuen direnez osatutako

galdetegiak erabiliz, irakasleek ebaluazioa egin zieten ikastaroaren amaieran ikasle ohikoei.

Lehenengo urtean zazpi galdetegiko saila erabili zen, horietako bakoitza berrogeita hamar

deskribatzailez osatua, laurogei ingeles-ordu egindako ikasleengandik hasi eta hiztun aurreratuenetarainoko

tarteko hizkuntz gaitasuna neurtzeko.

6. Bigarren urtean bost galdetegiko saila erabili zen. Bigarren urtean lehen urteko deskribatzaile

berak erabili ziren ahozko elkarreraginerako, eta hori izan zen bi ikerketen arteko lotura.

Ikasleak deskribatzaile bakoitzaren arabera ebaluatu ziren, 0-4 bitarteko eskala bati jarraituz;

eskala horrek ikasleek bertan deskribatzen zen moduan jarduteko ustez beharko lituzketen jarduera-baldintzak

adierazten zituen. Irakasleek deskribatzaileak nola interpretatu zituzten aztertzeko,

Raschen ereduaren puntuazio-eskala erabili zen. Analisi horrek bi helburu zituen:

a) Deskribatzaile bakoitzari “zailtasun-balio” bat matematikoki egokitzea.

b) Estatistikaren bidez identifikatzea eskola-sektoreen, hizkuntz eskualdeen eta xede hizkuntzen

arabera deskribatzaileak interpretatzeko moduan gertatzen diren aldaketa esanguratsuak,

hainbat testuingurutan oso balio sendoak dituzten deskribatzaileak identifikatzeko,

deskribatzaile sendo horiek erreferentzia maila bateratuak biltzen dituzten eskala holistikoak

sortzeko erabiltzearren gero.

7. Irakasle guztiek ebaluatu zituzten ikerketan parte hartu zuten ikasle batzuen hizkuntz saioak,

bideoan grabatutakoak. Parte hartzen ari ziren irakasleen zorroztasunaren gorabeherak neurtzea

zen ebaluazio horren helburua, horiek kontuan har zitezen Suitzako hezkuntzako sektoreetan

lorpen-maila identifikatzeko garaian.

Interpretazio-fasea

8. Deskribatzaileen eskalan “ebaketa-puntuak” zehaztea, 3. kapituluan aurkeztutako Erreferentzia

maila bateratuak sortzeko. Maila horiek eskala holistiko batean biltzen dituen laburpena (1.

koadroa), hizkuntz jarduerak deskribatzen dituen autoebaluaziorako zerrenda (2. koadroa),

eta komunikazio-gaitasunaren alderdiak deskribatzen dituen hizkuntz jardueren ebaluazio

zerrenda (3.koadroa).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!