15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 0 4

INFORMAZIO-TRUKEA

C2

C1

B2

B2 bezala.

B2 bezala.

Gai da bere lanbidearekin zerikusia duten gai guztiei buruzko informazio konplexua

eta aholkuak trukatzeko.

Gai da informazio xehea ziurtasunez emateko.

Gai da prozedura bat gauzatzeko moduari buruzko deskribapen argiak eta zehatzak

egiteko.

Gai da hainbat iturritako informazioa eta argudioak laburtzeko eta horien berri emateko.

B1

Gai da bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio zehatza

nolabaiteko ziurtasunez emateko, trukatzeko, egiaztatzeko eta berresteko, izan gai

arruntak edo ez.

Gai da zerbait nola egin behar den deskribatzeko, jarraibide xeheak emanez.

Gai da kontakizun, artikulu, hitzaldi, eztabaida, elkarrizketa edo dokumental laburren

laburpena egiteko, horiei buruzko iritzia emateko eta xehetasunak eskatzen

dituzten galdera osagarriei erantzuteko.

Gai da informazio zehatz eta erraza aurkitzeko eta jakinarazteko.

Gai da toki batera joateko argibide xeheak eskatzeko eta ulertzeko.

Gai da informazio xeheagoa lortzeko.

A2

Gai da truke erraz eta arruntetan ahaleginik gabe moldatzeko adina ulertzeko.

Gai da eguneroko bizitzako egoera praktikoetan moldatzeko: informazio zehatz

erraza aurkitu eta jakinarazi.

Gai da ohiturei eta eguneroko bizitzako jarduerei buruzko galderak egiteko eta galdera

horiei erantzuteko.

Gai da iraganeko denbora-pasei eta jarduerei buruzko galderak egiteko eta galdera

horiei erantzuteko.

Gai da argibide eta jarraibide errazak emateko eta ulertzeko; adibidez, toki batera

nola joan azaltzeko.

Gai da informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen duten hitzaldi erraz eta arruntetan

komunikatzeko.

Gai da eguneroko bizitzako gestioei eta gestio arruntei buruz informazio mugatua

trukatzeko.

Gai da lanean eta denbora librean zer egiten den galdetzeko eta galdera horiei

erantzuteko.

Gai da mapa edo plano bati buruzko argibideak eskatzeko eta emateko.

Gai da informazio pertsonala eskatzeko eta emateko.

A1

Gai da mantso eta kontuz egiten dizkioten galderak eta ematen zaizkion jarraibideak

ulertzeko eta toki batera joateko argibide labur eta errazak ulertzeko.

Gai da galdera errazak egiteko eta galdera horiei erantzuteko, berehalako beharrei

edo gai ezagunei buruzko adierazpen errazak egiteko eta horiei erantzuteko.

Gai da bere buruari eta besteei buruzko galderak egiteko eta galdera horiei erantzuteko:

adibidez, non bizi den, nor ezagutzen duen, zer gauza dituen.

Gai da denborazko adierazpenak egiteko, era honetako esapideak erabiliz: “datorren

astean, aurreko ostiralean, azaroan, hiruretan”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!