15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 8 2

dute (hasieran hain agerikoa izan ez arren). Atazetan “metakomunikaziozko” atazak edo azpiatazak

ager daitezke, osagarri gisa; hots, ataza gauzatzeari eta hori gauzatzeko erabilitako hizkuntzari buruzko

komunikazioa. Horrek berekin dakar ikasleak atazaren hautaketan, kontrolean eta ebaluazioan parte

hartzea; are gehiago, atazaren beraren funtsezko osagaia izan daiteke hizkuntzaren ikaskuntzan.

Ikasgelako atazak, izan “errealak” nahiz “pedagogikoak”, komunikazio-atazak dira, ikasleek esanahiak

hitzartu eta adierazi behar baitituzte komunikazio helburu jakin bat lortzeko. Komunikazioataza

batean, ataza bera zuzen gauzatzea da garrantzizkoena. Horrenbestez, komunikazioa gauzatzerakoan,

esanahian oinarritzen dira ikasleak. Aldiz, hizkuntza ikasteko edo irakaskuntzan helburu jakin

batzuk lortzeko diseinatutako atazei dagokienez, ataza gauzatzeak lotura du, esanahiarekin ez ezik,

esanahia ulertzeko, adierazteko eta negoziatzeko moduarekin. Atazak bilatzeko eta horien hurrenkera

osatzeko, oreka bilatu behar da esanahiari eta formari, jariotasunari eta zuzentasunari ematen zaien

arretaren artean, erraza izan dadin eta behar bezala balioetsi dadin ataza gauzatzea eta hizkuntzaren

ikaskuntzan aurrera egitea.

7.2 Ataza gauzatzea

Testuinguru pedagogikoetan ataza bat gauzatzeko, ezinbestean kontuan hartu behar dira ikaslearen gaitasunak

eta ataza jakin baten baldintza eta muga espezifikoak –zailtasun maila aldatzeko eraldatu egin

daitezke beti–, eta kontuan hartu beharra dago, halaber, ikaslearen gaitasunen eta gauzatu beharreko

atazaren parametroen arteko elkarreragin estrategikoa.

7.2.1 Gaitasunak

Ataza guztiek, mota guztietakoek, gaitasun orokor egoki batzuk abian jartzea eskatzen dute, adibidez:

munduaren ezagutza eta esperientzia, ezagutza soziokulturala (xede-komunitatearen bizimoduari

buruzkoa, komunitate horren eta ikaslearen gizartearen jardueren, balioen eta sinesteen arteko desberdintasun

nagusiei buruzkoa); trebetasunak, adibidez kulturartekoak (bi kulturen arteko bitartekotza),

ikaskuntzakoak eta sozialak; eta eguneroko bizitzako ezagutza praktikoen ezagutza (ikus 5.1. atala).

Komunikazio-ataza bat gauzatzeko, ikasleak edo hizkuntzaren erabiltzaileak, bai bizitza errealean, bai

ikaskuntzaren eta azterketen testuinguruan, komunikazio-gaitasun linguistikoak ere erabiltzen ditu

(ezagutza eta trebetasun linguistikoak, soziolinguistikoak eta pragmatikoak: ikus 5.2. atala). Gainera,

norberaren izaerak eta jarrerek ere badute eragina zeregin horretan.

Ataza arrakastaz gauzatzeko lagungarria izan daiteke ikaslearen gaitasunak aldez aurretik abian jartzea;

adibidez, problema planteatzean edo atazaren helburua zehazterakoan, beharrezko elementu linguistikoak

eskainiz edo ikaslea haien erabilerari buruz gogoeta egitera bultzatuz, eskema egokiak aktibatzeko

aldez aurretiko esperientzia eta ezagutzak erabiliz, eta atazaren planifikazioa edo prestakuntza

sustatuz. Izan ere, horrela ez da hain ahalegin handia egin beharko ataza gauzatzeko eta prozesu horri

jarraipena egiteko, eta ikasleak errazago emango die arreta ustekabean sortzen diren formari edo edukiari

buruzko arazoei; hala, horrek guztiak alderdi kualitatibotik nahiz kuantitatibotik ataza arrakastaz

bideratzeko aukerak gehiagotzea ekarriko du.

7.2.2 Baldintzak eta mugak

Ikasle edo erabiltzailearen gaitasunez eta ezaugarriez gainera, eginkizunari berari atxikitako hainbat

baldintza eta mugak ere badute eraginik ataza gauzatzean, ataza bakoitzaren araberako baldintza eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!