15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 5 8

du profil bat definitzeko, trebetasunen garapena irregularra izanez gero; malgutasun are handiagoa ematen

du azpikategoriak mailakatzeak, xehetasunez eta elkarrengandik bereiz emateak, 4. eta 5. kapituluetan

bezala. Nahiz eta kapitulu horietan azaldu diren ahalmenak komunikazio-ekintza guztietan eraginkortasunez

jarduteko beharrezko izango dituen hizkuntzaren erabiltzaileak, litekeena da ikasle guztiek ez

nahi izatea horiek guztiak ama-hizkuntzaz bestelako hizkuntza batean ikastea. Adibidez, ikasle batzuek

ez dute idatzizko hizkuntzaren beharrik izango, eta beste batzuek, aldiz, horixe izan dezakete interes

nagusia, idatzizko testuak ulertzea. Dena dela, horrek ez du esan nahi nahitaez ikasle horiek hizkuntzaren

ahozko edo idatzizko formez, hurrenez hurren, bakarrik arduratuko direnik.

Gerta daiteke, ikaslearen ezagutza-estiloaren arabera, ahozko formak oso erraz ikastea idatzizko

formekiko lotura eginez. Era berean, alderantziz ere gerta daiteke, hots, idatzizko formak errazago

ikasteko, forma horiei dagozkien ahozko enuntziatuekin lotzea, eta litekeena da, gainera, ezinbestekoa

izatea lotura hori. Hala baldin bada, erabiliko ez den modalitatea –eta, beraz, helburutzat hartuko ez

dena– hizkuntzen ikaskuntzan txertatuta egon daiteke, helburu jakin bat lortzeko bitarteko gisa. Azken

batean, erabaki-kontua (kontzientea edo inkontzientea) da ikasle jakin baten garapenean zein gaitasun,

ataza, jarduera eta estrategiari eman behar zaion helburu-izaera edo bitarteko-izaera zehaztea.

Gaitasun, ataza, jarduera edo estrategia bat ikasleen premia komunikatiboak asetzeko helburu

beharrezkotzat hartua izateak ez du esan nahi, nahitaez, ikaskuntza-programan sartuko denik.

Adibidez, “munduaren ezagutza” sailean sartzen den ia guztia ikaslearen gaitasun orokorra osatzen

duten aurretiko ezagutza dela esan daiteke, bizitako aurretiko esperientziaren edo ama-hizkuntzan hartutako

irakaskuntzen emaitza. Arazoa, orduan, adierazle egokia aurkitzea izaten da, hots, H1en kategoria

nozional jakin batekin bat etorriko den H2ko adierazle egokia hautatzea. Erabaki egin beharko

da zein ezagutza berri ikasi behar diren eta zer eman daitekeen jakintzat. Arazoa sortzen da, ordea,

esparru kontzeptual jakin bat era desberdinean antolatzen denenean H1en eta H2n – eta sarri gertatu

ohi da hori–, halako eran non hitzaren esanahien korrespondentzia partziala edo ez zehatza baita.

Zenbateko garrantzia du korrespondentzia ez izate horrek Nolako gaizki ulertuak sor daitezke Beraz,

zenbateko lehentasuna eman beharko litzaioke ñabardura horiek bereizteko ahalmenari ikaskuntzaren

etapa jakin batean Zein mailatan eskatu beharko litzateke bereizketa hori menderatzea edo zein mailatan

eman beharko litzaioke arreta Utz al daiteke auzia esperientziaren bidez berez konpontzen

Horien antzeko zalantzak sortzen dira ahoskerari dagokionez ere. Fonema asko arazorik gabe alda

daitezke H1etik H2ra. Kasu batzuetan, alofonoak oso desberdinak izaten dira; litekeena da, halaber,

H2ko beste fonema batzuk H1en ez agertzea. Horiek bereganatzen edo ikasten ez badira, informazioa

galtzen da, eta gaizki ulertua sor daiteke. Nolako maiztasuna edo larritasuna dute Zenbateko lehentasuna

eman behar zaie Desberdintasun horiek ikasteko adin- edo ikaskuntza-etapa egokia zein den erabakitzea

auzi konplexuagoa da, fonetikaren arloko ohiturak errazago barneratzen baitira. Fonetikako

akatsez ohartzea eta automatizatutako portaerak baztertzea, H1eko arauen hurbilketa ia erabatekoa

egin denean, askoz ere zailagoa izango da (denboraz eta ahaleginez) ikaskuntzaren hasierako fasean

baino, batez ere, gazteentzat.

Horrek esan nahi du ikasle jakin baten ikaskuntzako etapa konkretu baterako helburuak, edo etapa

jakin batean ari den ikasle-mota batentzakoak, ezin ondoriozta daitezkeela parametro bakoitzerako

proposatzen diren eskalen irakurketa soila eta azalekoa eginez. Kasu bakoitzean dagozkion erabakiak

hartu beharra dago.

6.1.3 Gaitasun eleanitza eta gaitasun kulturanitza

Erreferentzia Markoa ez da komunikazio-gaitasunen “ikuspegi orokorra” ematera mugatzen; katego-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!