15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

7 6

Threshold Level 1990eko 7. kapituluko 1. atalean arlo pertsonalari buruzko atazen adibideak agertzen

dira.

Norberaren identifikazioa

Ikasleek badakite nor diren esaten, beren izena letraka adierazten, helbidea eta telefono-zenbakia ematen,

non eta noiz jaio ziren esaten, zenbat urte dituzten, sexua, egoera zibila eta naziotasuna esaten,

nongoak diren, zer egiten duten esaten, beren familia deskribatzen, beren erlijioa zein den –erlijiorik

baldin badute– esaten, gustatzen zaiena eta gustatzen ez zaiena adierazten, beste pertsona batzuk nolakoak

diren azaltzen, beste pertsona batzuei horren antzeko informazioa galdetzen eta haiek ematen dieten

informazioa ulertzen.

Profesionalei (ikastaroen diseinatzaileei, aztertzaileei, kurrikuluak prestatzeko ardura dutenei eta

abarri) eta erabiltzaileei (gurasoei, ikastetxeko zuzendariei, enpresaburuei eta abarri), eta ikasleei berei

ere, atazen zehaztapen xehe horiek oso lagungarriak eta motibatzaileak gertatu zaizkie, ikaskuntzaren

helburu gisa. Atazak, ordea, oso ugariak dira, mugarik gabeak; marko orokor batean ezin adieraz daitezke

in extenso bizitza errealean aurre egin beharko zaien komunikazio-ataza guztiak. Profesionalei

dagokie beren ardurapean dituzten ikasleen komunikazio beharrei buruz gogoeta egitea eta, gero, ikasleek

zein komunikazio-atazetan moldatzen ikasi behar duten zehaztea, Erreferentzia Markoko baliabideak

eredu gisa behar bezala erabiliz (esaterako, 7. kapituluan aditzera ematen den moduan). Ikasleek

beren komunikazio-gaitasunei buruzko gogoeta egitea ere sustatu beharko litzateke, beren ikaskuntzaz

eta independentziaz ohar daitezen.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• arlo pertsonalean, publikoan, lan-arloan eta hezkuntza-arloan ikasleak zein komunikazio-ataza

egiten ikasi beharko duen, nola trebatu horretarako eta horri dagokionez

zer eskatu.

• atazak hautatzerakoan oinarritzat hartuko den ikaslearen beharren ebaluazioa.

Hezkuntza-arloan oso baliagarria izan daiteke ikasleek zein atazatan parte hartzen duten hizkuntzaren

erabiltzaile gisa eta zein atazatan hizkuntzaren ikaskuntza-prozesuaren parte gisa bereiztea.

Ataza hizkuntzaren ikaskuntzari eta irakaskuntzari buruzko planifikazioa egiteko, prozesu hori gauzatzeko

eta horri buruzko informazioa emateko tresna dela kontuan harturik, honako gai hauei buruzko

informazioa eman daiteke:

• Ataza-motak; adibidez, simulazioak, rol-jokoak, ikasgelako elkarreragina, etab.

• Helburuak; adibidez, talde guztiaren ikaskuntzaren helburuak, parte-hartzaile bakoitzak izan

ditzakeen helburu berezi eta ezin aurreikusi daitezkeenekin alderatuta.

• Euskarriak, adibidez jarraibideak, irakasleak edo/eta ikasleak hautatutako edo sortutako materiala.

• Emaitzak; adibidez, hizkuntz objektuak, esaterako testuak, laburpenak, taulak, adierazpenak,

etab. eta ikaskuntzaren emaitzak, adibidez, gaitasunen hobekuntza, jabetza, ulermena, estrategiak,

erabakiak hartzeko eta negoziatzeko esperientzia, etab.

• Ekintzak; ezagutza-prozesuak, edo prozesu afektiboak, fisikoak edo gogoetari dagozkionak, taldean,

bikotean, banaka, ulermen- eta adierazpen-prozesuak, etab. (ikus 4.5. atala).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!