15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. kapitulua

Erreferentzia maila bateratuak

4 1

3.1 Erreferentzia maila bateratuen deskribatzaileak finkatzeko irizpideak

Erabiltzaileei ebaluazio-azterketetan eta ebaluazio-programetan eskatzen diren hizkuntz gaitasunaren

mailak deskribatzen laguntzea da Erreferentzia Markoaren helburu nagusietako bat, egiaztagiri-sistemen

arteko konparaketa egin ahal izateko. Helburu horrekin osatu dira eskema deskribatzailea eta erreferentzia

maila bateratuak. Biek batera zerrenda kontzeptual bat osatzen dute, erabiltzaileek beren sistema

deskribatzeko erabil dezaketena. Marko bateratu bateko erreferentzia mailen eskalak honako lau

irizpide hauei jarraitu behar lieke (irizpide horietako bik deskribapenaren auziarekin dute lotura, eta

beste biak neurketari dagozkio).

3.1.1 Deskribapenari buruzkoak

• Marko bateratu bateko eskalak testuingururik gabea behar du izan, testuinguru espezifiko askotako

emaitzetatik abiatuta orokortzeko moduko emaitzak ager ditzan. Hots, eskala bateratu batek

ez du izan behar, adibidez, eskolarako bereziki sortua, eskolan erabili eta gero helduei aplikatzeko,

edo alderantziz. Era berean, marko bateratu bateko eskalaren deskribatzaileek testuingurua -

ri egokituak behar dute izan; testuinguru guztiekin harremana izateko eta testuinguru orotara

moldatzeko modukoak behar dute izan, eta orobat behar dute izan testuinguru bakoitzean ematen

zaien funtzioa betetzeko egokiak. Horrek esan nahi du ikasleek erabilera espezifikoko testuinguru

bakoitzean egin dezaketena deskribatzeko kategoriek azterketa edo ikastaroa zuzenduta

dagoen biztanleria guztiaren baitako ikasle-talde bakoitzaren erabilera espezifikoko testuinguruei

lotzeko modukoak behar dutela izan.

• Deskribapenak hizkuntz gaitasunaren teorietan oinarritua ere izan behar du; hori lortzea zaila da,

eskuragarri dauden teoriek eta ikerketek ez baitute eskaintzen deskribapen hori egiteko oinarri

egokirik. Nolanahi ere, kategorien araberako sailkapenek eta deskribapenek oinarri teorikoak

behar dituzte. Era berean, teoriarekin harremana izateaz gainera, deskribapenak erabiltzen erra -

za ere izan behar du, hau da, profesionalentzat ulerterraza izan behar du, eta profesional horiek

gaitasunak beren testuinguruan duen esanahiari buruz gogoeta egitera bultzatu behar ditu.

3.1.2 Neurketari dagozkionak

• Marko bateratu baten baitan ekintzak eta gaitasun zehatzak hartzen dituen eskala baten baitako

harremanek objektiboki zehaztuak behar dute izan, neurketa-teoria batean oinarrituak direlako.

Funtsik gabeko hitzarmenak eta egile- eta profesional-talde batzuen gutxi gorabeherako kalkuluak

kontuan hartzen direnean edo kontsultarako eskalak daudenean gertatzen diren akats sistematikoak

saihestuko dira horrela.

• Aukeratutako maila kopuruak hainbat sektoreren aurrerabidea erakusteko nahikoa izan behar

luke. Dena dela, testuingurua edozein dela ere, kopuru horrek ez du izan behar pertsona batek

arrazoiz eta koherentziaz bereiz dezakeen maila-kopurua baino handiagoa. Horretarako, altuera

desberdina proposatu beharko da mailen artean, agian, dimentsio bakoitzerako, edo ikuspegi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!