15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 7 0

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein diren irakasleei eta ikasleei, hurrenez hurren, dagozkien zereginak eta ardurak,

hizkuntzen ikaskuntza-prozesuaren antolaketan, kontrolean, gidaritzan eta ebaluazioan.

• Nola erabiltzen diren irakaskuntza-bitartekoak.

6.4.3 Testuen zeregina hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan

Zer zeregin bete behar dute testuek hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan

• Nola espero da edo eskatzen zaie ikasleei ahozko edo idatzizko testuetatik ikastea (ikus 4.6.

atala)

a) azalpen hutsa eginez;

b) azalpen hutsa eginez, baina material berria ulertzen dutela bermatuz betiere, ahozko testuinguruaren

inferentziaren bidez, ikusizko laguntzaren bidez, etab.

c) azalpenaren bidez, ulermenaren jarraipena eginez eta ulertzen dutela bermatuz, H2ko galdeerantzunezko

jardueren, aukera anitzeko jardueren, lotura egiteko jardueren eta abarren

bidez;

d) c)n bezala, baina honako jarduera hauetako batekin edo gehiagorekin:

– H1eko ulermenezko probekin;

– H1eko azalpenekin;

– H2ko azalpenekin (beharrezko itzulpenak ad hoc sartuta);

– ikasleak testua H1era sistematikoki itzuliz;

– ahozko ulermenaren aurretiko jarduerak eginez, eta, hala dagokionean, taldeko ahozko

ulermenezko jarduerak eginez, idatzizko ulermenaren aurretiko jarduerak eginez, etab.

• Zenbateraino izan behar dute ikasleei aurkezten zaizkien idatzizko edo ahozko testuek:

a) “benetakoak”, hots, hizkuntza irakasteko asmorik gabe eta komunikazio-helburuak betetzeko

sortuak, adibidez:

– benetako testu ez manipulatuak, ikasleak erabiltzen ari den hizkuntzarekiko zuzeneko

esperientzian aurkitzen dituenak (egunkariak, aldizkariak, irratsaioak, etab.);

– benetako testuak, zailtasunaren arabera hautatu eta sailkatuak, ikaslearen esperientziaren,

ezaugarrien eta interesen arabera, edo neurri batean egokituak edo manipulatuak.

b) hizkuntzaren irakaskuntzan erabiltzeko bereziki sortutako testuak; adibidez:

– aurreko puntuan aipatzen ziren benetako testuen antzeko testuak, berariaz sortuak (adibidez,

ahozko ulermena lantzeko berariaz sortutako materialak, antzezleek grabatutakoak);

– irakatsiko den eduki linguistikoaren testuinguruan kokatutako adibideak emateko testuak

(adibidez, ikastaroaren unitate jakin batean);

– ariketak (ariketa fonetikoak, gramatikalak, etab.) egiteko esaldi bakartuak;

– testu-liburuetako jarraibideak eta azalpenak, probetako eta azterketetako epigrafeak,

ikasgelan irakasleek erabiltzen duten hizkuntza (jarraibideak, azalpenak, ikasgelaren

kontrola, etab.).

Testu-mota berezitzat har daitezke horiek. Erabiltzen errazak al dira ikasleentzat Zer esan daiteke

haien edukiari buruz, formulazioari buruz eta aurkezpenari buruz, hala direla egiaztatzeko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!