Europako Erreferentzia Markoa - HABE
Europako Erreferentzia Markoa - HABE
Europako Erreferentzia Markoa - HABE
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
Europako Erreferentzia Markoaren

erabiltzailearentzako oharrak

1 5

Ohar hauen helburua Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia

Markoa ahalik eta era eraginkorrenean erabiltzeko laguntza ematea da; hizkuntz ikasleei zein hizkuntzaren

irakaskuntzan eta ebaluazioan diharduten lanbideetako kideei zuzendua da, bereziki, laguntza

hori. Ohar hauetan ez dugu esango, ordea, Erreferentzia Markoa nola erabili beharko luketen irakasle,

aztertzaile, gidaliburuen egile, irakasleen prestatzaile, hezkuntzako administrari eta abarrek.

Erabiltzaile bakoitzaren kategoriaren araberako orientabide berezietan agertzen da hori, Europako

Kontseiluak osatutako Erabiltzailearen Gidan; Kontseiluak Interneten duen orrian ere kontsulta daiteke.

Aitzitik, ohar hauek Europako Erreferentzia Markoaren erabiltzaile guztientzako sarrera gisa idatzi

dira.

Erabiltzaileak nahi bezala erabil dezake, jakina, Erreferentzia Markoa, beste edozein argitalpen

bezalaxe. Izan ere, irakurleek Markoa guk aurreikusi ez ditugun moduetan erabiliko dutelako itxaropena

daukagu. Nolanahi ere, honako bi helburu nagusi hauek ditu Erreferentzia Markoak:

1 Hizkuntzarekin lotura profesionala dutenak, eta baita ikasleak berak ere, honako gogoeta

hauek egitera bultzatzea:

• Zer egiten dugu, benetan, besteekin hitz egiten dugunean edo elkarri idazten diogunean

• Zerk ematen digu horrela jarduteko gaitasuna

• Gaitasun horietatik zein ikasi behar ditugu hizkuntza berri bat ikastean

• Nola zehaztu gure helburuak eta nola ebaluatu gure garapena hizkuntza baten erabateko ezjakintasunetik

hura eraginkortasunez menderatzera garamatzan bidean

• Nola gauzatzen da hizkuntza baten ikaskuntza-prozesua

• Zer egin dezakegu geure buruari eta beste pertsona batzuei hizkuntza bat hobeto ikasten

laguntzeko

2 Profesionalen arteko eta bezeroarekiko komunikazioa erraztea, eta ikasleentzako zehaztutako

helburuak eta helburu horiek lortzeko bideak azaltzeko erraztasunak ematea.

Garbi esan behar da, beraz, gure asmoa ez dela profesionalei zer egin behar duten edo nola egin

behar duten esatea. Galderak egin egiten ditugu, ez galderei erantzun. Izan ere, Europako Erreferentzia

Markoaren xedea ez da erabiltzaileek finkatu beharko lituzketen helburuak edo erabili beharko lituzketen

metodoak zehaztea.

Dena dela, horrek ez du esan nahi Europako Kontseiluak gai horiek aintzat hartzen ez dituenik. Izan

ere, Kontseiluko kide diren herrialde askotako gure lankideek hainbat urtez elkarlanean jardun dute

Europako Kontseiluaren hizkuntzen egitasmoak garatzen, hainbat ideia eta ahalegin bildu eta horiek guztiak

hizkuntzen irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluaziorako oinarrizko printzipio bihurtzeko xedearekin.

Oinarrizko printzipio horiek eta beren ondorio praktikoak agertzen dira, hain zuzen, 1. kapituluan.

Hor ikusten da Europako Kontseiluak zenbateko garrantzia ematen dion hizkuntza desberdinak

erabiltzen dituzten eta kultur jatorri desberdina duten europarren arteko komunikazioaren kalitatea

hobetzeari. Izan ere, komunikazioa hobetzeak Europan barrena mugitzeko erraztasuna eta lotura zuzenagoa

ekarriko baitu, eta horrek, aldi berean, elkar hobeto ulertzea eta elkarlan estuagoa ahalbidetuko