15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

errazago ikasi eta erabil daiteke, eta ez da ikasleak sarritan normaltzat eta “naturaltzat” duen hizkuntz

sistema finkatuaren kontrako mehatxutzat hartuko.

1 3 3

5.1.4.2 Sistema fonetikoari eta sistema horri dagozkion trebetasunen gaineko gogoeta

Ikasle askok, batez ere helduek, hizkuntza berriak ahoskatzeko abilezia errazago garatuko dute honako

ahalmen hauei esker:

• soinu arruntak eta egitura prosodikoak bereizteko eta ekoizteko ahalmena;

• soinu-hurrenkera ezezagunak hautemateko eta lotzeko ahalmena;

• entzule moduan, soinu-jario jarraitua elementu fonologikoez osatutako kate esanguratsu eta

egituratu bihurtzeko (hau da, zati bereizgarri eta esanguratsuetan banatzeko) ahalmena;

• hizkuntza berriaren ikaskuntzan aplikagarri diren soinuak hautematea eta ekoizpen-prozesuak

ulertzea edo menderatzea.

Trebetasun fonetiko orokorrak dira horiek, ordea, eta ez dira nahastu behar hizkuntza jakin bat

ahoskatzeko ahalmenarekin.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

- Zer urrats egin behar diren, urratsik egin behar bada, ikaslea hizkuntzaren eta komunikazioaren

gaineko gogoeta egitera bultzatzeko.

- Entzutezko zein bereizketa eta ahozko zein trebetasun landu beharko dituen ikasleak,

nola trebatuko den horretarako, edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

5.1.4.3 Ikasteko trebetasunak

Honako trebetasun hauek sartzen dira sail honetan:

• Irakaskuntza-erakundeek sortutako ikaskuntza-aukerak eraginkortasunez erabiltzeko trebetasuna,

adibidez:

– ematen den informazioari arreta ematea (kontzentrazioa);

– adierazten den atazaren xedeaz ohartzea;

– binaka eta taldean eraginkortasunez lan egitea;

– ikasitako hizkuntza era aktiboan erabiltzea, bizkor eta sarri.

• Nork bere kasa ikasteko eskuragarri dagoen materiala erabiltzeko gaitasuna.

• Norberak gidatutako ikaskuntzarako materialak antolatzeko eta erabiltzeko ahalmena.

• Eraginkortasunez ikasteko ahalmena (ikuspegi linguistikoari nahiz soziokulturalari dagokionez),

komunikazio-gertaeren zuzeneko behaketatik eta horietan parte hartzetik abiatuta, eta hautemateko

trebetasunak, analisirako trebetasunak eta trebetasun heuristikoak garatuz.

• Ikasle gisa norberak dituen nolakotasunak eta gabeziak ezagutzea.

• Norberaren beharrak eta helburuak identifikatzeko ahalmena.

• Helburu horiek lortzeko norberaren ezaugarrien eta baliabideen araberako estrategiak eta prozedurak

antolatzeko ahalmena.

5.1.4.4 Trebetasun heuristikoak

Honako hauek sartzen dira multzo honetan:

• Ikasleak esperientzia berrira (hizkuntza berrira, pertsona berrietara, jokabide berrietara, etab.)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!