15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 3 2

ditzatela, eta identifika ditzatela bereziki argiak, baliagarriak, egokiak, etab. direnak. Eskala argigarriak

egiteko deskribatzaileen saila horrela eratu eta prestatu zen. (Smith eta Kendall, 1963; North,

1996/2000).

Metodo kuantitatiboak

Metodo hauek analisi estatistiko asko eta emaitzen interpretazio zuhurra egitea eskatzen dute.

10. Analisi diskriminatzailea

Lehenik, aurrez (ahal bada talde batek) ebaluatutako hizkuntz jardueren lagin batzuen diskurtsoaren

analisi xehea egiten da. Analisi kualitatibo horrek ezaugarri kualitatiboak identifikatzen ditu eta horien

maiztasuna adierazten du. Gero, erregresio anizkoitza erabiltzen da, jakiteko identifikatutako ezaugarri

horien artean zein diren, ustez, aztertzaileek emandako nota zehazteko esanguratsu. Eta ezaugarri

giltzarri horiek maila bakoitzeko deskribatzaileen formulazioan sartzen dira (Fulcher, 1996).

11. Dimentsio anitzeko eskalak

Izenak besterik adieraz dezakeen arren, metodo hori ezaugarri giltzarria eta ezaugarri giltzarrien

arteko erlazioa zehazteko teknika deskribatzaile bat da. Hizkuntz jarduerak kategoria anitzeko eskala

analitiko baten arabera ebaluatzen dira. Analisi teknikoaren emaitzak erakusten du zein kategoria izan

ziren maila bat zehazteko benetan erabakigarri, eta kategorien arteko hurbiltasuna edo urruntasuna erakusten

duen diagrama bat eskaintzen du. Beraz, irizpide nagusiak identifikatzeko eta horien baliotasuna

zehazteko ikerketa-teknika bat da (Chaloud-Deville, 1995).

12. Itemei emandako erantzunaren teoria edo ezaugarri ezkutuen analisia

Metodo horrek neurketa-eskalak eratzeko ereduak edo neurriak eskaintzen ditu. Eredu zuzenena eta

trinkoena Rasch-en eredua da, George Rasch daniar matematikariaren omenez horrela izena duena.

Probabilitateen teoriaren garapen bat da, eta item-sail bateko item indibidualen zailtasuna neurtzeko

erabiltzen da batez ere. Maila aurreratuan ari den ikasle batek oinarrizko mailako galdera bati ondo

erantzuteko probabilitateak handiak dira; oinarrizko maila bateko ikasle batek maila aurreratuko item

bati erantzuteko probabilitateak, aldiz, oso txikiak dira. Rasch-en metodoari esker, oinarrizko konstatazio

hori neurketa-eskalak eratzeko sistema bihurtu da, eta eskala bereko itemak neurtzeko balio

du. Metodo hori garatuz, komunikazio-gaitasunari dagozkion deskribatzaileak mailaka daitezke, baita

probetako itemak ere.

Rasch-en analisiarekin probak edo azterketak katea daitezke, “uztartze-itemak” erabiliz, katearen

mutur baterako nahiz besterako egoki diren itemak erabiliz, alegia. Diagraman, ainguratze-itemak ilunduta

daude. Horrela, probaren zati batzuk ikasle-talde jakin batzuentzat bereziki diseinatuak izan daitezke,

baina eskala bateratu batean uztartuak. Hala ere, kontuz ibili behar da prozesu honekin, ereduak

distortsionatu egiten baititu proba edo galdetegi bakoitzeko puntuazio altuenak eta baxuenak.

C proba

B proba

A proba

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!