15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 4 3

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer trebetasun fonologiko berri eskatzen zaizkion ikasleari.

• Zer garrantzi erlatibo duten soinuek eta prosodiak.

• Zuzentasun eta jariotasun fonetikoa ikaskuntzako berehalako helburuak diren edo epe

luzerako helburu gisa landuko diren.

5.2.1.5 Gaitasun ortografikoa

Gaitasun ortografikoa idatzizko testuen osagai diren sinboloak hautemateko eta ekoizteko ezagutza eta

trebetasuna da. Europako hizkuntza guztien idazketa-sistemak alfabetoaren printzipioan oinarrituak

dira, baina badira beste hizkuntza batzuk printzipio ideografikoari jarraitzen diotenak (adibidez, txinera)

edo printzipio kontsonantikoan oinarrituak (adibidez, arabiera). Sistema alfabetikoetarako, ikasleek

honako hau hautematen eta ekoizten jakin behar dute:

• letren formak, arruntak eta etzanak, larriak nahiz xeheak;

• hitzen ortografia zuzena, baita onartuta dauden kontrakzioena ere;

• puntuazio-ikurrak eta horien erabilera-arauak;

• hitzarmen tipografikoak eta letra tipoen eta abarren aldaerak;

• erabilera arrunteko zeinu logografikoak (adibidez, @, &, $, etab.).

5.2.1.6 Gaitasun ortoepikoa

Era berean, aurrez prestatutako testu bat ozen irakurtzeko edo hitz egiterakoan idatzizko forman ikasitako

hitzak erabiltzeko eskatzen zaien erabiltzaileak gai izango dira zuzen ahoskatzeko. Horrek zera

eskatzen du:

• arau ortografikoak ezagutzea;

• hiztegia kontsultatzen jakitea eta hiztegietan ahoskera adierazteko erabiltzen diren zeinuak ezagutzea;

• idatzizko formek, batez ere puntuazio-ikurrek, adierazpenean eta intonazioan duten eragina ezagutzea;

• anbiguotasuna testuinguruaren arabera ebazten jakitea (hitz homonimoak, anbiguotasun sintaktikoak,

etab.).

ORTOGRAFIAREN KONTROLA

C2

C1

B2

B1

Idazketan ez dago ortografia-akatsik.

Egitura, paragrafoen banaketa eta puntuazioa logikoak eta praktikoak dira.

Ortografia zuzena da, tartekako akats tipografikoak kenduta.

Idazketak jarraipen ulergarria eta argia du, eta antolaketaren eta paragrafoen banaketaren

gaineko arauei jarraitzen die.

Ortografia eta puntuazioa zuzenak dira, baina ama-hizkuntzaren eragina izan

dezakete.

Luzera guztian ulergarri izan ohi den idazketa jarraitua ekoizten du.

Ortografia, puntuazioa eta egituraketa zehatz eta erraz ulertzekoak dira ia beti.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!