15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 2 1

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Nola hartuko diren kontuan ekoizpen, harrera eta elkarreraginezko jardueretan parte

hartzen duten komunikatzeko bideen edo bitartekoen desberdintasunak, eta hizketan,

entzumenean, irakurmenean eta idazmenean zerikusia duten prozesu psikolinguistikoenak,

a) ikasleei aurkezteko ahozko eta idatzizko testuen hautaketan, egokitzean eta

konposizioan, b) ikasleek testuak erabiltzeko ustez izan behar duten moduan eta c)

ikasleek ekoizten dituzten testuen ebaluazioan.

• Nola lortuko den ikasleek eta irakasleek kontzientzia kritikoa izatea a) ikasgelako diskurtsoko

testuaren ezaugarriena, b) proba eta azterketetako ohiko testu-motaren ezaugarriena,

c) irakaskuntzako eta erreferentzia materialetako testuen ezaugarriena.

• Nola lortuko den ikasleek testuak erarik egokienean ekoiztea, a) beren komunikaziohelburuen

arabera, b) erabilera-testuinguruaren arabera (arloak, egoerak, hartzaileak,

mugak), c) erabilitako baliabideen arabera.

4.6.3 Testuak eta jarduerak

Ekoizpen linguistikoko prozesuaren emaitza testu bat da, ahoskatu edo idazten denean bide edo

bitarteko jakin baten bidez transmititzen den eta bere sortzailearekiko erabat independente bihurtzen

den “mezu” bat. Testuak, orduan, hizkuntzaren ulermen-prozesuko sarrerako material gisa dihardu.

Idatzizko “mezuak” objektu konkretuak dira, harrian zizelkatuak, eskuz idatziak, mekanografiatuak,

inprimatuak edo elektronikoki sortuak. Komunikazioa ahalbidetzen dute, nahiz eta igorlea eta hartzailea

espazioan eta denboran elkarrengandik urrun egon, gaur egungo gizartean sarritan gertatzen den

bezala. Aurrez aurreko ahozko elkarreraginean, bidea akustikoa da: soinu-uhinak, iragankorrak eta

berreskuraezinak. Izan ere, hiztun gutxik erreproduzi dezakete zehatz-mehatz elkarrizketa batean esan

berri duten testua. Komunikazio-helburua bete delarik, oroimenetik kanporatu egiten da; hori, oroimenean

entitate oso gisa egon den kasuetan. Hala ere, teknologia modernoen eraginez, soinu-uhinak grabatu

egin daitezke, eta transmititu, edo beste bitarteko baten bidez gorde eta gero ahozko uhin bihurtu

berriro ere. Horrela, komunikazioa posible da nahiz eta igorlea eta hartzailea denboran eta espazioan

elkarrengandik urrun egon. Gainera, bat-bateko diskurtsoak eta elkarrizketak grabatu egin daitezke eta

gero testu gisa transkribatu edo aztertu, komeni denean. Ezinbestean, bat datoz hizkuntz jarduerak,

batetik, eta horien emaitza diren testuak deskribatzeko proposatzen diren kategoriak, bestetik; izan ere,

hitz bera erabil daiteke bietarako. “Itzulpenak” itzultzeko jarduera edo testu itzulia adieraz dezake.

Era berean, “solasaldi”, “eztabaida” edo “elkarrizketa” terminoek parte-hartzaileen arteko komunikazio-elkarreragina

izenda dezakete, baina baita elkarreragin horretan trukatzen diren enuntziatuen

sekuentzia ere, genero jakin batean sailkatutako mota espezifiko bateko testua osatzen duena.

Ekoizpen-, harrera-, ulermen-, elkarreragin- eta bitartekotza-jarduera guztiak denboran zehar gertatzen

dira. Bistakoa da hizketa denbora errealean gertatzen dela, bai ahozko adierazpen-jarduerei eta

ahozko ulermenari dagokionez, bai bitartekoari berari dagokionez ere. Ahozko testu baten “aurrekoa”

eta “gerokoa” horixe dira, hitzez hitz. Idatzizko testuan, berriz, espazioko “dispositibo” estatikoa denez

(gora edo behera mugitzen diren testu elektronikoak izan ezik), ez da hala gertatzen. Ekoizpenean, idatzizko

testu bat zuzendu egin daiteke, edo testuaren pasarte batzuk ezabatu eta beste berri batzuk erants

daitezke. Ezin jakin daiteke elementuak zer ordenatan sortuak diren, nahiz eta ordena linealean ageri

diren sinbolo-kate baten moduan. Harreran, irakurlearen begirada aske da testuan nahi duen noranzkoan

mugitzeko. Baliteke irakurleak ordena zorrotz bati, sekuentzia lineal bati jarraitzea, irakurtzen

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!