15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

mugek hain zuzen. Irakasleak edo gidaliburuaren egileak zenbait elementu kontrola ditzake, ataza egokitu

eta zailagoa edo errazagoa izan dadin.

Ulermen-atazak diseinatzerakoan, sarrerako material (input) bera erabil daiteke ikasle guztientzat,

baina, aldi berean, emaitza (output) desberdinak aurreikus daitezke, kantitateari (eskatutako informazio-kopuruaren

arabera) eta kalitateari (finkatutako mailaren arabera) dagokionez. Dena dela, beste era

batera ere egin daiteke diseinua; hau da, sarrerako testuan informazio-kopuru bera eskaini gabe, ezagutzari

edo antolaketari dagokionez konplexutasun-maila bera eman gabe, edo ikasleari kasu guztietan

baliabide lagungarri berberak eskaini gabe (ikusizkoak, hitz-gakoak, grafikoak, diagramak, etab.).

Sarrerako materiala aukeratzeko, ikaslearen interesak (motibazioa) eta ikaslearekin zerikusirik ez

duten arrazoiak har daitezke kontuan. Testu bat behar hainbat aldiz irakur edo entzun daiteke, edo

horretarako muga ezar daiteke. Erantzuna ere, sinplea izan daiteke (adibidez, "eskua altxatu"), edo

konplexua (adibidez, "osa ezazu beste testu bat"). Elkarreraginezko eta ekoizpenezko atazei dagokienez,

manipulatu egin daitezke ataza horiek gauzatzeko baldintzak, adibidez: ataza planifikatzeko eta

gauzatzeko denbora, elkarreraginaren edo ekoizpenaren iraupena, aurrez ikus daitekeena izatea edo ez,

zenbateko laguntza eta nolakoa eman, etab.

1 8 3

7.2.3 Estrategiak

Atazak gauzatzeko prozesua oso konplexua da, eta, hortaz, ikaslearen gaitasun jakin batzuen eta atazari

berari loturiko beste alderdi batzuen arteko elkarreragin estrategikoa eskatzen du. Hizkuntzaren

ikasle edo erabiltzaileak atazaren eskakizunei erantzuteko eraginkorren izango diren estrategia orokorrak

eta komunikazio-estrategiak aktibatu behar ditu. Ikasle edo erabiltzaileak berez egokitzen, eraldatzen

eta iragazten ditu atazaren sarrerako materialak, helburuak, baldintzak eta mugak, bere baliabide,

asmo eta (hizkuntzaren ikaskuntzan) ikaskuntza-estilo berezira moldatzeko moduan.

Komunikazioan, gizabanakoak ataza planifikatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko/ebaluatzeko eta,

hala behar izanez gero, zuzentzeko gaitasunen osagaiak aukeratu, orekatu, aktibatu eta koordinatu egiten

ditu, lortu nahi den komunikazio-helburua ahalik eta erarik eraginkorrenean betetzeko. Estrategiek

(estrategia orokorrak nahiz komunikazio-estrategiak) funtsezko lotura egiten dute ikaslearen gaitasunen

(berezko gaitasunen nahiz gaitasun ikasien) eta ataza arrakastaz gauzatzeko aukeren artean (ikus

4.4. eta 4.5. atalak).

7.3 Atazaren zailtasuna

Ataza berari hainbat ikuspegitatik abiatuta hel dakioke. Izan ere, ataza batek gizabanako batentzat duen

zailtasuna eta atazak inplizitu dakartzan zailtasunei aurre egiteko, gizabanako horrek aukeratzen dituen

estrategiak hainbat eragileren arteko elkarreraginaren mende daude: bere gaitasunen (gaitasun orokor

eta komunikazio-gaitasunen), bere ezaugarrien eta atazaren beraren baldintza eta muga espezifikoen

mende. Hori dela-eta, zaila da ataza erraza ala zaila izango den aurrez ikustea. Hizkuntzen ikaskuntzaren

esparruan, beraz, nolabaiteko malgutasunez jokatu beharra dago eta desberdintasunak egiteko

aukera eman beharra dago atazak diseinatzeko eta praktikara eramateko garaian.

Gelako ikaskuntza-esperientziak eraginkortasunez erabiltzeko, atazak zehaztasunez eta koherentziaz

aukeratu eta antolatu behar dira, atazaren zailtasuna zehaztea lan erraza izan ez arren.

Horretarako, kontuan hartu beharko dira ikaslearen gaitasun espezifikoak eta atazaren zailtasun-mailan

eragina duten eragileak, eta ataza ikaslearen beharrei eta gaitasunei egokitzeko parametroak manipulatzen

jakin beharko da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!