15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 9 6

• Gaitasun “partzialak” txertatzen direlako tartean, lehen aipatu den moduan.

Ohar labur horiei erants dakieke tarte bat utzi beharra dagoela kasu orotan ikasleak derrigorrez edo

nahita betetzen dituen ikaskuntza-ibilbideen eta ikuspegien analisia egiteko, analisi hori edozein unetan

eta hizkuntza guztietarako egiteko tartea. Horrek esan nahi du garbi utzi behar dela ikastetxearen

kurrikuluaren diseinuan “ikaskuntzaren kontzientzia” pixkanaka garatu eta hizkuntz hezkuntza orokorrean

txertatuko dela. Izan ere, bere gaitasunen eta estrategien gaineko kontrol metakognitiboa izaten

lagunduko dio horrek ikasleari. Ikasleek estrategia eta gaitasun horiek beste gaitasun eta estrategia

posible batzuekin lotuko dituzte, arlo jakin bati loturiko atazak gauzatu behar dituztenean egiten dituzten

hizkuntz jarduerekin.

Beste era batera esanda, kurrikuluaren diseinuaren helburuetako bat, edozein kurrikuluren helburuetako

bat, ikaslea kategoriez eta kategorien arteko elkarreragin dinamikoaz jabetzea da, Erreferentzia

Markoan proposatzen den ereduari jarraituz.

8.4 Ebaluazioa eta ikaskuntza, eskolan, eskolatik kanpo, eta eskola garaiaz gero

Kurrikulua ikasleak bere hezkuntza-esperientzietan erakunde baten kontrolpean edo bestela egindako

ibilbidearen arabera definitzen bada, eta horixe iradokitzen du haren esanahi nagusiak, orduan, kurrikulua

ez da amaitzen eskolako ikasketak amaitzen direnean; aitzitik, jarraitu egiten du hortik aurrera

ere, nolabait ere, bizi guztian iraungo duen ikaskuntza-prozesu batean zehar.

Ikuspegi horretatik, beraz, ikastetxe batek, erakunde den aldetik, prestatutako kurrikuluaren xedea

izango da ikasleak eskolako ikasketen amaieran gaitasun eleanitza eta kulturanitza eskuratzea, hau da,

gizabanakoaren eta norberak ibilitako bidearen arabera hainbat profil izan ditzakeen gaitasun bat eskuratzea.

Bistakoa da gaitasun hori ez dela aldaezina eta haren garapena eta oreka aldatu egingo direla

gizarte-eragile bakoitzaren esperientzia pertsonalen eta profesionalen arabera eta bizitzaren norabidearen

arabera, garapenaren, murrizketaren eta eraldaketaren bidez. Horretan zeresana du helduen hezkuntzak

eta formazio jarraituak, besteak beste. Ildo horretatik, hiru alderdi osagarri hartu behar dira

kontuan.

8.4.1 Eskolako kurrikuluaren zeregina

Onartzen bada hezkuntza-kurrikuluak ez duela ikastetxera mugatu behar eta ez dela eskolako ikasketekin

batera bukatzen, era berean onartuko da gaitasun eleanitza eta kulturanitza eskolan hasi aurretik

jar daitekeela abian, eta, era berean, eskolako ikasketekin batera, paraleloan, ikastetxetik kanpo jarrai

daitekeela garatzen. Familia barneko ikaskuntzaren eta esperientziaren bidez, historiaren bidez, belaunaldien

arteko harremanen bidez, bidaien bidez, atzerriratzearen bidez, emigrazioaren bidez, eta, orokorrago,

ingurune eleanitzean eta kulturanitzean jardunez, gerta daiteke hori, edo batetik bestera aldatuz,

baina baita irakurketaren eta komunikabideen laguntzarekin ere.

Hori guztia bistakoa den arren, bistakoa da, halaber, ikastetxeak ez duela beti hori guztia kontuan

izaten. Beraz, eskolako kurrikulua kurrikulu askoz ere zabalago baten parte dela pentsatzea komeni da,

nahiz eta honako funtzio hauek ere bete behar dituen:

• Ikasleei hasierako errepertorio eleanitz eta kulturanitz zabala eta bereizia eskaintzea (aurretik

aurkeztu diren bi agertokietan iradokitako ibilbide posible batzuekin).

• Ikasleei eskolan nahiz eskolatik kanpo eskura dituzten gaitasunez, ahalmenez eta baliabide-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!