15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

9 2

4.4.2.2 Irakurrizko jarduera hartzaileak

Irakurrizko jarduera hartzaileetan (irakurriaren ulermen-jardueretan) hizkuntzaren erabiltzaileak,

irakurle moduan, egile batek edo gehiagok sortutako idatzizko testuak hartu eta prozesatuko ditu.

Hona hemen irakurrizko jardueren zenbait adibide:

• orientazio orokorrez jabetzeko irakurtzea;

• informazioa eskuratzeko irakurtzea, adibidez, kontsulta-obrak erabiltzea;

• jarraibideak betetzeko irakurtzea;

• plazer soilagatik irakurtzea, etab.

Hizkuntzaren erabiltzaileak honako helburu hauek izan ditzake irakurtzerakoan:

• ideia orokorraz jabetzea;

• informazio espezifikoa eskuratzea;

• idatzitakoa zehatz ulertzea;

• inplikazioez ohartzea, etab.

Honako jarduera hauetarako eskala argigarriak ematen dira:

• Irakurmen orokorra.

• Gutunak irakurtzea.

• Orientatzeko irakurtzea.

• Informazioa eta argudioak bilatzeko irakurtzea.

• Argibideak irakurtzea.

IRAKURMEN OROKORRA

C2

C1

B2

B1

A2

Gai da idatzizko hizkuntz era guztiak ulertzeko eta era kritikoan interpretatzeko,

baita testu abstraktuak eta egitura konplexukoak, eta lagunarteko esamolde asko

dituztenak ere (literarioak nahiz bestelakoak).

Gai da testu luze eta konplexu ugari ulertzeko eta estilo desberdinen ñabardurez

eta esanahi inplizituaz nahiz esplizituaz jabetzeko.

Gai da bere espezialitateko eta bestelako testu luze eta konplexuak erabateko

xehetasunez ulertzeko, baldin eta atal zailenak berriro irakurtzeko aukera badu.

Gai da estiloa eta lastertasuna testu-motaren eta helburuen arabera aldatuz eta

erreferentzia-iturriak era selektiboan erabiliz irakurtzeko. Irakurketako hiztegi zabala

du, baina zailtasunak izan ditzake ez ohiko esapideekin.

Gai da bere espezialitatearekin zerikusia duten gaiei buruzko testu errazak irakurtzeko,

ulermen-maila onarekin.

Gai da eguneroko edo laneko hizkuntzan idatzitako gai arruntei buruzko testu laburrak

eta errazak ulertzeko.

Gai da oso hiztegi arrunta eta nazioarteko hiztegi komuneko hainbat termino dituz -

ten testu laburrak eta errazak ulertzeko.

A1

Gai da oso testu laburrak eta errazak ulertzeko, esaldiz esaldi irakurriz, izen, hitz

eta oinarrizko esaldi arruntak ulertuz eta berriz irakurriz, hala behar duenean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!