15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 0 7

Erreferentzia Markoak menderatzearen edo lerro jarraituaren ikuspegiak har ditzake.

• Lerro jarraituaren ikuspegian erabiltzen den maila-eskala Erreferentzi maila batera -

tuekin pareka daiteke.

• Menderatze ikuspegian lortu beharreko helburua Erreferentzia Markoak eskaintzen

dituen kategorien eta mailen koadro kontzeptualean deskriba daiteke.

9.3.4 Ebaluazio jarraitua/Une jakin bateko ebaluazioa

Ebaluazio jarraitua irakasleak, eta baita, agian, ikasleak ere, gelako jarduerei, ikastaroko lanei eta

proiektuei buruz egiten duen ebaluazioa da. Azken emaitzak, beraz, ikastaro, ikasturte edo seihileko

osoa hartzen du kontuan.

Une jakin bateko ebaluazioa egun batean, oro har ikastaroaren amaieran edo ikastaroa hasi aurretik,

egiten den azterketa bat edo beste era bateko proba bat oinarri hartuta nota jartzea eta erabakiak

hartzea da. Aurretik gertatu dena, ordea, alde batera uzten da; garrantzizkoa pertsonak orain, une honetan,

zer egiten dakien neurtzea da.

Oro har, ebaluazioa ikastaroaz kanpoko zerbait dela jotzen da, une jakin batzuetan eta erabaki

batzuk hartzeko egiten den zerbait. Ebaluazio jarraitua ikastaroan txertatuta dago, eta ikastaroaren

amaierako ebaluazioari laguntzen dio, metaketaren bidez. Etxeko lanak eta aprobetxamenduko proba

laburrak (tarteka nahiz sarri egiten direnak) kalifikatzeaz gainera, ebaluazio jarraitua honela ere egin

daiteke: irakasleek edo ikasleek kontrol-zerrenda edo “zerrendak” betez, ataza espezifiko batzuen ebaluazioa

eginez, testuliburua edo gidaliburua oinarri hartuta ebaluazio formala eginez, eta laneko laginen

karpeta bat betez, ikastaroaren hainbat unetan eta karpeta horren lanketaren hainbat fasetan.

Ikuspegi horiek badituzte abantaila batzuk eta eragozpen batzuk.

Une jakin bateko ebaluazioak pertsonak agian aurreko urteetan ikasiak dituen gauzak oraindik egiten

badakizkiela bermatzen du. Hala ere, traumak sor ditzake azterketaren ondorioz, eta mota jakin

bateko ikasleentzako mesedegarri da.

Ebaluazio jarraituak, aldiz, aukera ematen du sormena eta norberaren ezaugarriak kontuan hartzeko,

baina irakasleak objektibo izateko duen ahalmenaren mende dago. Muturrera eramanda, bizitza

bera proba amaigabe bihur daiteke ikaslearentzat eta amesgaizto burokratiko galanta irakaslearentzat.

Ahalmena komunikazio-jarduerei lotuta deskribatzen duten irizpideen zehaztapenen zerrendak (4.

kapitulua) baliagarri izan daitezke ebaluazio jarraituan. Bestalde, gaitasunaren alderdien deskribatzaileetatik

abiatuta eraturiko neurketa-eskalak (5. kapitulua) une jakin batean egindako ebaluazioan notak

emateko erabil daitezke.

9.3.5 Ebaluazio formatiboa/Ebaluazio sumatiboa

Ebaluazio formatiboa ikaskuntzaren nondik norakoari buruzko informazio-bilketa etengabea da,

puntu ahulak eta sendoak aurkitzeko aukera ematen duen prozesu jarraitu bat. Irakasleak ikastaroa planifikatzeko

eta ikasleentzako atzeraelikadura eraginkorra bideratzeko erabil dezake. Ebaluazio formatiboa

zentzurik zabalenean erabiltzen da sarri, galdetegi eta kontsultetatik lortutako informazio kuantifikaezina

bere baitan har dezan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!