15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kuntzan duen benetako aprobetxamendua deskribatzeko eta, beraz, helburu errealistak adierazteko

baliagarriak izan daitezke.

• Eskala bateratu batean era objektiboan neurtu dira (salbuespen nabarmenak salbuespen).

Horrek esan nahi du eskalako deskribatzaile gehienen kokalekua ez dela autoreen iritzietan

oinarrituta soilik zehaztu, ikasleen aprobetxamendua neurtzeko interpretatu diren moduan

oinarrituta baizik.

• Irizpideen zehaztapen-sail bat ematen du atzerriko hizkuntzen gaitasunaren continuum delakoari

dagokionez, irizpide jakin baten ebaluazioa egiteko malgutasunez erabil daitekeena, eta

lekuan lekuko sistemekin, lekuan lekuko esperientzian oinarritutako sistemekin, aldera daiteke,

eta helburu-sail berriak lantzeko erabili.

5 1

Deskribatzaile-multzoa, osotasun gisa, ez da zehatza, eta testuinguru jakin batean bakarrik mailakatu

da (testuinguru eleanitz eta sektoreanitz batean), atzerriko hizkuntzen ikaskuntzaren testuinguruan,

hain zuzen ere, baina honako ezaugarri hauek ditu:

• Malgutasuna: deskribatzaile-multzo bera “hitzarmenezko maila” zabalen arabera antola daiteke

–hemen bezala–, Rüschlikoneko Sinposioan zehaztutako mailetan oinarrituta; maila horiek erabili

dituzte Europar Batzordeak, DIALANG proiektuan (ikus C eranskina), eta A LT E

(Association of Language Testers in Europe) (Ikus D eranskina) elkarteak. “Maila pedagogiko”

mugatuago gisa ere aurkez daitezke.

• Koherentzia: Edukiaren ikuspuntutik. Deskribatzaile desberdinetan sartu diren antzeko osagaiek,

edo osagai berdin-berdinek, antzeko eskala-balioa dutela ikusi da. Eskala-balio horiek erakusten

dute, hein handi batean, zein iturritatik abiatu diren hizkuntz gaitasunen mailaketaren egileak.

Dirudienez, harreman koherentea dute, orobat, Europar Kontseiluaren zehaztapenen edukiekin,

eta baita DIALANG eta ALTE proiektuek proposatutako mailekin ere.

3.5 Ikuspegi adarkatuaren malgutasuna

A1 maila (Breakthrough) hizkuntz sortzailearen gaitasunean identifika daitekeen behereneko maila

izango da segur aski. Maila hori iritsi aurretik, nolanahi ere, ikasleak ataza espezifiko batzuk eraginkortasunez

gauzatu ahal izango ditu, hizkuntz maila mugatua izan arren: ataza horiek garrantzi handikoak

dira ikaslearen premientzat. Suitzako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nazionalaren 1994-95eko

azterketak deskribatzaile argigarriak landu eta mailakatu zituen, eta hizkuntzaren erabileraren zerrenda

bat identifikatu zuen, ataza bakartuak gauzatzeari dagokiona, A1 mailaren definizioan bilduak leudekeenak.

Testuinguru batzuetan, ikasle gazteekin adibidez, egokia izan daiteke “mugarri” moduko bat

eratzea. Ondoren agertzen diren deskribatzaileek A1 mailaz beheragoko mailan sailkatzen diren ataza

orokorrei, ataza sinpleei dagozkie, baina helburu baliagarriak izan daitezke hasten ari direnentzat:

• erosketa errazak egin ditzake, ahozko erreferentziaren lagungarri gisa gauzak seinalatuz edo keinuak

erabiliz;

• eguna, eguneko partea eta data galdetu eta esan ditzake;

• oinarrizko agurrak erabil ditzake;

• bai, ez, mesedez, eskerrik asko eta barkatu esan dezake;

• formulario soilak bete ditzake, datu pertsonalak, izena, helbidea, naziotasuna, egoera zibila adieraziz;

• postal labur eta bakunak idatz ditzake.

Goian aurkeztutako deskribatzaileak turistaren eguneroko bizitzako atazak dira. Eskolako ikaskuntzaren

testuingururako, “ataza pedagogikoen” zerrenda osagarri edo desberdin bat asma daiteke, hizkuntzaren

alderdi ludikoak ere hartuz, batez ere Lehen Hezkuntzako eskoletan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!