15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9. kapitulua

Ebaluazioa

1 9 9

9.1 Sarrera

“Ebaluazio” terminoa erabiltzailearen hizkuntz gaitasuna neurtzeko modu gisa erabiltzen da kapitulu

honetan. Proba guztiak dira, nolabait, ebaluazio, baina ebaluazioa egiteko hainbat era daude, zentzu

estuan “probatzat” har ezin litezkeenak (adibidez, ebaluazio jarraituko kontrol-zerrendak, irakaslearen

behaketa informala). Ebaluatzea hizkuntzaren gaitasuna neurtzea edo kontrolatzea baino askoz ere

kontzeptu zabalagoa da. Neurketa edo kontrol oro da ebaluazio modu bat, baina hizkuntz programa

batean hizkuntzaren gaitasunaz zehazki ez diharduten hainbat alderdi ebaluatzen dira, adibidez metodoen

eta material pedagogiko jakin batzuen eraginkortasuna, programaren baitan sortzen den diskurtso-mota

eta diskurtso horren kalitatea, ikaslearen eta irakaslearen gogo asetasuna, irakaskuntzaren

eraginkortasuna, etab. Kapitulu honek hizkuntz gaitasunaren ebaluazioaz dihardu zehazki, ez ebaluazioaz

zentzu zabalean.

Hiru kontzeptu daude ebaluazioaren analisi guztietan tradizioz funtsezkotzat hartzen direnak:

baliotasuna, fidagarritasuna eta bideragarritasuna. Kapitulu honetako analisiari dagokionez, komeni da

jakitea termino horiek zer esan nahi duten, elkarri nola lotzen zaizkion eta Erreferentzia Markoari nola

egokitzen zaizkion.

• Baliotasuna Markoaren ikergaietako bat da. Proba edo ebaluaziorako prozedura bat baliozkoa

da, prozedura horren bidez neurtzen edo ebaluatzen dena (konstruktua), testuinguru jakin batean,

ebaluatu beharko litzatekeena dela egiaztatu, eta lortzen den informazioa azterketa egiten ari

diren ikasleek edo hautagaiek duten hizkuntz gaitasunaren adierazpen xehea den heinean.

• Fidagarritasuna, berriz, termino estatistikoa da. Funtsean, hau adierazten du: proba beraren

hainbat deialditan (deialdi erreal edo irudizkoetan) hautagaien emaitzen ordena zenbateraino

errepikatzen den.

Baina, fidagarritasuna baino garrantzizkoagoa da eskakizun jakin bati buruz hartzen diren eraba -

kien zehaztasuna. Ebaluazioaren txostenaren emaitza “gainditua” edo “ez gainditua” eran ematen bada,

edo A2+, B1 edo B1+ eran, zenbateraino dira zehatzak erabaki horiek Testuinguruaren arabera maila

jakin horrek (adibidez B1 mailak) duen baliotasunaren araberakoa izango da erabakien zehaztasuna.

Era berean, erabakia hartzeko erabiltzen diren irizpideen baliotasunaren mende eta irizpide horiek aplikatzeko

prozeduren baliotasunaren mende egongo dira.

Bi erakunde edo eskualde desberdinek eskakizun-maila berei buruzko irizpideak erabiltzen badituzte

trebetasun berari buruzko ebaluazioa egiteko, eta maila berak bi testuinguru horietarako baliozko

eta egoki badira, eta ebaluaziorako atazak diseinatzeko garaian eta jarduerak interpretatzeko garaian

behar bezala interpretatzen badira, orduan, bi sistemen emaitzak bat etorriko dira. Tradizioz, ustez

konstruktu bera ebaluatzen duten bi probaren arteko korrelazioari “baliotasun konbergente” deritzo;

kontzeptu hori, bistan denez, fidagarritasunari lotua da, fidagarri ez diren probek ez baitute konbergentziarik.

Hala ere, kontua da zenbateraino datozen bat bi probak, ebaluatzen denari buruz eta saioa

interpretatzeko moduari buruz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!