15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8. kapitulua

Dibertsifikazio linguistikoa eta kurrikulua

1 9 1

8.1 Definizioa eta abiapuntua

Pertsona batek, gizarte-eragile gisa, hainbat hizkuntzaz duen ezagutzatik eta zenbait kulturarekiko

duen esperientziatik abiatuta komunikazio linguistikoa bideratzeko eta kulturarteko elkarreraginean

parte hartzeko duen gaitasuna adierazten du gaitasun eleanitz eta kulturanitzak. Ez du esan nahi,

beraz, gaitasun desberdinak batzea edo aurrez aurre jartzea; erabiltzaileak erabil dezakeen gaitasun

konplexu bat, gaitasun konposatu bat da.

Ohiko ikuspegiaren arabera, atzerriko hizkuntza bat ikastea pertsona batek hizkuntza horretan duen

komunikazio-gaitasuna eta ama-hizkuntzan duen komunikatzeko gaitasuna batzea da, baten eta bestearen

gaitasunak atal banatan jarrita. Gaitasun eleanitzak eta kulturanitzak, ordea, beste ezaugarri

batzuk ditu; hauek hain zuzen ere:

• H1/H2 arteko dikotomia ustez orekatutik urruntzen da, eta eleaniztasuna nabarmentzen du, elebitasuna

horren kasu partikulartzat hartuta.

• Ez du onartzen gizabanakoak komunikatzeko gaitasun desberdin eta elkarrengandik bereiziak

dituenik, ezagutzen dituen hizkuntzen arabera; aitzitik, hizkuntz errepertorio guztia bere baitan

biltzen dituen gaitasun eleanitz eta kulturanitz batez dihardu.

• Gaitasun askotariko horren izaera kulturanitza nabarmentzen du, baina ez du esaten kulturarteko

harremanetan lantzen diren ahalmenak eta komunikazio linguistikoan lantzen direnak bat datozenik.

Nolanahi ere, hizkuntzaren ikaskuntzaren osagaiak eta ibilbide posibleak kontuan hartuta, ondorio

orokor batzuk atera daitezke. Oro har, ikastetxeetan, hizkuntzaren irakaskuntza gizabanakoaren komunikazio-gaitasun

orokorrarekin loturiko helburuetan oinarritua izaten da (batez ere Lehen hezkuntzan),

edo ikasleak hizkuntza batean duen komunikazio-gaitasunarekin loturiko helburuetan oinarritua

(hamaika eta hamasei urte bitarteko ikasleei dagokienez); eta, aldiz, helduentzako ikastaroetan

(ikasle helduentzako edo lanean ari diren ikasleentzako ikastaroetan), hizkuntz jarduera espezifikoen

edo arlo jakin bateko ahalmen funtzionalaren arabera formulatzen dituzte helburuak. Lehenengo

kasuan, gaitasunak eraikitzeari eta garatzeari ematen zaio arreta, eta bigarrenean, testuinguru jakin

baten funtzionamenduarekin loturiko jardueretarako prestakuntzari. Hori guztia heziketa orokorrak,

batetik, eta hezkuntza espezializatu eta jarraituak, bestetik, dituzten funtzio bereizien ondorioa da. Bi

bide independente proposatu ordez, Erreferentzia Markoak horiek biak lotzeko ahalegina egiten du eta

elkarren osagarri izan behar luketela erakusten saiatzen da.

8.2 Kurrikulua diseinatzeko aukerak

8.2.1 Dibertsifikazioa, ikuspegi orokorraren baitan

Erreferentzia Markoak hiru orientazio nagusi hartzen ditu kontuan kurrikuluaren eztabaida gidatzeko:

1. Lehenik, kurrikuluari buruzko gogoeta hizkuntz dibertsifikazioa sustatzeko ikuspegi orokorraren

baitan txertatu beharra dago. Horrek esan nahi du edozein hizkuntzaren irakaskuntzan eta

ikaskuntzan kontuan hartu beharko litzatekeela, halaber, hizkuntza horrek hezkuntza-sistemako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!