15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3 6

2.2 Hizkuntz gaitasuna neurtzeko erreferentzia maila bateratuak

Aurretik azaldu den eskema deskribatzaileaz gainera, 3. kapituluak “ikuspegi bertikala” ematen du eta

ikaslearen hizkuntz gaitasuna deskribatzeko erreferentzia maila bateratu batzuk eskaintzen ditu, behetik

gorako ordenan. 4. eta 5. kapituluetan agertzen diren kategoria deskribatzaileen multzoak “ikuspegi

horizontala” ematen du, komunikazio-gaitasun eta -jardueren parametroez osatua. Sarritan, koadro

deskribatzaile modura antolatuta ematen dira mailak eta parametroak, horizontalean eta bertikalean irakurtzen

den koadro baten modura. Hori, jakina, sinplifikazio handia da, arlo bat eransteak hirugarren

dimentsioa emango bailioke, eta “nozio kubo” deritzon motako eskema bihurtuko bailitzateke orduan.

Nolanahi ere, alderdi guztiak bere baitan bilduko lituzkeen azalpen osoa egitea, diagrama moduan, oso

konplexua litzateke, ezinezkoa ez esatearren.

Erreferentzia Markoari dimentsio bertikala eransteak, dena dela, aukera ematen du ikaskuntzaren

espazioaren profila deskribatu edo marrazteko, sinpleki bada ere; eta hori oso baliagarria da, honako

arrazoi hauengatik, batez ere:

• Ikaslearen hizkuntz gaitasunaren definizioak garatzen dira, Erreferentzia Markoan agertzen diren

kategoriak aintzat hartuta, eta horrek aukera ematen du kategoria horien arabera aprobetxamendu-maila

bakoitzean zer den egoki zehazteko. Horrek, aldi berean, ikaskuntzaren helburu orokorrei

buruzko zehaztapen garden eta errealistak emateko bidea zabal dezake.

• Garai jakin batean egiten den ikaskuntza unitateetan antolatu beharra dago, progresioa kontuan

hartu eta jarraitasuna emango duten unitateetan hain zuzen ere. Ikasketa-programek eta materialek

elkarri lotuak behar dute izan. Prozesu horretan lagungarri izan daiteke mailez osatutako

marko bat.

• Helburu eta unitate horiei loturiko ikaskuntza-ahaleginak ere jaso behar dira garapenaren dimentsio

bertikal horretan; hots, hizkuntz gaitasunaren aprobetxamenduari buruz ebaluatu behar dira.

Hizkuntz gaitasunaren zehaztapenak lagungarri izan daitezke prozesu horretan.

• Ebaluazio horrek kontuan hartu behar luke ikaskuntza intzidentala, ikasgelaz kanpoko esperientzia

eta horrek sortzen duen aberastea. Ildo horretatik, baliagarria izan daiteke ikasketa-programa

jakin batetik haragoko hizkuntz gaitasunari buruzko zehaztapen sail bat edukitzea.

• Hizkuntz gaitasunaren zehaztapen bateratu batzuk izateak aukera ematen du sistema eta egoera

desberdinetan helburuak, mailak, materialak, probak eta aprobetxamendu-mailak alderatzeko.

• Dimentsio horizontala zein bertikala bere baitan hartzen dituen marko batek aukera ematen du

helburu partzialak, gaitasun partzialak eta profil gorabeheratsuak zehazteko.

• Xede jakinetarako helburuak deskribatzeko aukera ematen duen maila- eta kategoria-marko bat

izatea lagungarri gertatuko zaie ikuskatzaileei. Marko horren arabera neurtu ahal izango dute

ikasleek arlo bakoitzean maila egokian ari diren; horrez gainera, aukera eman dezake arlo horietan

egiten ari diren ekimenak ikaskuntza-faserako eredu egokiari jarraituz egiten ari den erabakitzeko,

eta informazioa eman dezake, orobat, etorkizun hurbilerako eta epe luzeagorako hizkuntz

gaitasunari eta pertsonaren garapen eraginkorrari buruz.

• Azkenik, ikaskuntzaren ibilbidean, hizkuntz ikasleak hizkuntz zerbitzuak eskaintzen dituzten

zenbait hezkuntza - ingurune eta erakundetatik igarotzen dira, eta mailaketa bateratua izateak

sektore horien arteko elkarlana erraz dezake. Pertsonak gero eta gehiago mugitzen dira leku batetik

bestera; horren ondorioz, ikasketen amaieran, eta are bitarteko etapetan ere, hezkuntza-sistema

aldatu ohi dute ikasle askok eta, horregatik, gero eta interesgarriagoa da haien aprobetxamendua

deskribatzeko eskala bateratu bat izatea.

Markoaren dimentsio bertikala aztertzean, gogoan izan beharko genuke hizkuntzen ikaskuntza prozesu

jarraitua eta indibiduala dela. Hizkuntza beraren erabiltzaileek ere, ama-hizkuntza duten hiztunek

nahiz atzerriko ikasleek, ez dute gaitasun bera eta ez dute garapen bera. Hizkuntz gaitasunen mailake-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!