15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 0 2

A2

Gai da bere espezialitatearekin zerikusia duten eztabaida formaletan gai-aldaketa

bati antzemateko, baldin eta eztabaida horiek mantso eta argi ahoskatuak badira.

Gai da informazio egokia trukatzeko eta arazo praktikoei buruz bere iritzia emateko,

zuzenean galdetzen zaionean, baldin eta esaten zaiona berriro formulatzen

bazaio eta, hala behar izanez gero, oinarrizko puntuak errepika diezazkioten eska

badezake.

Gai da gauzez pentsatzen duena esateko, bilera formal batean zuzenean galdetzen

diotenean, baldin eta, hala behar izanez gero, oinarrizko puntuak errepika diezazkioten

eska badezake.

A1

Ez dago deskribatzailerik

Oharra: Azpi-eskala honetako deskribatzaileak ez dira neurri-ereduarekin era enpirikoan

egiaztatu.

HELBURU BAT LORTZEKO ELKARLANA

(adibidez, autoa konpontzea, agiri baten gaineko eztabaida, zerbait antolatzea)

C2

C1

B2

B1

B2 bezala.

B2 bezala.

Gai da jarraibide xeheak erabateko ziurtasunez ulertzeko.

Gai da lana aurrera ateratzen laguntzeko, besteak hartan parte hartzera bultzatuz,

pentsatzen duena esateko, etab.

Gai da arazoak edo auziak garbi azaltzeko, arrazoiez edo ondorioez gogoeta egiteko

eta ikuspegi bakoitzaren alde onak eta txarrak alderatzeko.

Gai da esaten dena ulertzeko, nahiz eta, gainerako solaskideen diskurtsoa luzea edo

lasterra bada, tarteka esandakoa errepika edo argi diezaioten eskatu behar duen.

Gai da arazo baten arrazoiak azaltzeko, egin beharreko urratsez eztabaida egiteko,

alternatibak alderatzeko eta bakoitzaren alde onak eta txarrak ikusteko.

Gai da beste pertsona batzuen ikuspegiaz adierazpen laburrak egiteko.

Gai da esaten dena oro har ulertzeko, eta, hala behar izanez gero, norbaitek esandakoa

errepikatzeko, elkar ulertu dutela egiaztatzearren.

Gai da irtenbide posibleei eta egin beharreko urratsei buruzko bere iritziak eta erreakzioak

ulertarazteko, arrazoi eta azalpen laburrak emanez.

Gai da besteak egin behar denari buruzko ikuspegia ematera bultzatzeko.

A2

Gai da ataza erraz eta arruntetan ahalegin handirik gabe moldatzeko adina ulertzeko,

eta, ulertzen ez duenean, esandakoa errepika diezaioten eskatzeko.

Gai da egin beharreko urratsez eztabaidatzeko, iradokizunak eginez eta besteen

iradokizunei erantzunez, argibideak eskatuz eta emanez.

Gai da elkarrizketaren hariari jarraitzen diola adierazteko eta esan nahi duena besteei

ulertarazteko, baldin eta solaskideek laguntzen badiote.

Gai da eguneroko atazetan komunikatzeko, esaldi errazak erabiliz gauzak eskatzeko

eta eskaintzeko, informazio erraza lortzeko eta egin beharreko urratsei buruz

eztabaidatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!