15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. kapitulua

Hizkuntzaren erabilera eta erabiltzaile edo ikaslea

6 5

Sarrera

Lehen hiru ataletan sarrera eta azalpena egin ondoren, 4. eta 5. kapitulutan kategorien sailkapen nahiko

xehea aurkeztuko da, hizkuntzaren erabilera eta erabiltzailea deskribatzeko. Lan honetan oinarri

gisa hartu den ikuspegiari jarraituz, hots, ekintzara bideratutako ikuspegiari, ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile

bihurtuko dela hartuko da kontuan. Ildo horretatik, kategoria-eskema bera ezarriko zaio hizkuntza

baten ikasleari nahiz erabiltzaileari. Nolanahi ere, garrantzi handiko bereizketa bat egin beharra

dago: hizkuntza baten eta hizkuntza horren kulturaren ikasleak, izan haren bigarren hizkuntza edo

atzerriko hizkuntza, ez du galduko ama-hizkuntzan eta bere kulturan zuen gaitasuna; eta, era berean,

gaitasun berria ez da gaitasun zaharretik erabat bereiz egongo. Ikasleak ez du ikasiko jarduteko eta

komunikatzeko era berririk edo elkarrekin loturarik ez dutenik; eleanitz bihurtzen da, eta kulturaniztasuna

garatzen du. Hizkuntza bakoitzari buruzko hizkuntz eta kultur gaitasuna aldatu egiten dira beste

hizkuntzaren ezagutzaren bidez, eta ezagutza berriek kulturarteko kontzientzia bat, trebetasun batzuk

eta ahalmen batzuk eratzen laguntzen dute. Gizabanakoari aukera ematen diote izaera aberatsagoa eta

konplexuagoa garatzeko, eta areagotu egiten dute gerora beste hizkuntza batzuk ikasteko eta kultur

esperientzia berrietara zabaltzeko gaitasuna. Era berean, ikasleei gaitasuna eman die, interpretazioaren

eta itzulpenaren bidez, zuzenean elkarrekin komunikatu ezin diren bi hizkuntzako hiztunen artean

bitartekotza egiteko. Atal batzuetan tarte bat egingo zaie hizkuntz ikaslearen eta ama-hizkuntza duen

hiztun elebakarraren arteko bereizketa egiten duten ekintzei (4.4.4 atala) eta gaitasunei (5.1.1.3, 5.1.2.2

eta 5.1.4 atalak).

Galdera-koadroak

Irakurleak ikusiko duenez, hemendik aurrera, koadro bat agertuko da atal bakoitzaren amaieran; koadro

horrek aukera emango dio Erreferentzia Markoaren erabiltzaileari koadroaren ondoren agertzen

diren galdera bat edo gehiago “gogoan izateko eta, hala dagokionean, zehazteko”. “Ikasleak zer egin

behar du, nola emango zaio horretarako gaitasuna, zer eskatuko zaio horri buruz” esaldiak ikaskuntzari,

irakaskuntzari eta ebaluazioari dagozkie, hurrenez hurren. Koadroaren edukia gonbit moduan aurkezten

da, jarraibide moduan baino gehiago; izan ere, Erreferentzia Markoa ez dela aginduzkoa nabarmendu

nahi da. Erabiltzailearentzat arlo oso batek interesik ez badu, ez du arlo horri dagokion atal

bakoitza xehetasunez aztertu beharrik. Gehienetan, ordea, espero izatekoa da Markoaren erabiltzaileak

koadro bakoitzean agertzen den gaiari buruz gogoeta egingo duela eta nahi duen erabakia hartuko

duela horren gainean. Garrantzizko erabakia hartuz gero, helburu jakin horretarako aurkezten diren

kategoriak eta adibideak erabiliz (eta horiek osatuz, hala behar izanez gero) formula daiteke.

4. atalean egiten den hizkuntzaren erabileraren eta erabiltzailearen azterketa funtsezkoa da

Erreferentzia Markoa erabiltzeko; izan ere, bertan agertzen diren parametroen eta kategorien egiturak

aukera eman behar lieke hizkuntzen ikaskuntzan, irakaskuntzan eta ebaluazioan diharduten guztiei, termino

zehatzetan eta nahi duten sakontasunaz, hizkuntzaren erabileraren bidez beren ustez ikasleek zer

egin dezaketen eta ongi moldatzeko zer jakin behar luketen pentsatzeko eta azaltzeko. Markoaren helburua

integratzailea izatea da, baina inola ere ez xehea izatea. Ikastaroen diseinatzaileek, gidaliburuen

egileek, irakasleek eta aztertzaileek erabaki zehatzak hartu beharko dituzte testuen, ariketen, ekintzen,

proben eta abarren edukiari buruz. Izan ere, prozesu horrek ez du aurrez zehaztutako menu batean

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!