15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 6 8

ulerterrazak ematen baitituzte, erraz erabil daitezkeenak hizkuntz irakasleen baldintza espezifikoak

zehazteko, lanpostuen ezaugarriak deskribatzeko eta lanpostu berrien hizkuntz eskakizunak definitzeko.

ALTEren zehaztapenak eleanitzak dira

ALTEren “Gai da” zehaztapenen garrantzi handiko ezaugarria da eleanitzak izatea. Izan ere, dagoeneko

ALTEn ordezkaritza duten hamabi hizkuntzatara itzulita daude: alemana, katalana, daniera, gaztelania,

finlandiera, frantsesa, nederlandera, ingelesa, italiera, norvegiera, portugesa eta suediera.

Hizkuntzaren gaitasun-mailen deskribapenak izanik, zein hizkuntza ebaluatzen den alde batera utzita,

maila desberdinetako hizkuntz azterketa desberdinak elkarri lotzeko Erreferentzia Marko bat eskaintzen

dute. Aukera ematen dute ALTEko partaideen azterketa-sistemen arteko baliokidetasunak egiaztatzeko,

azterketa horiek gainditzen dituzten ikasleek eguneroko bizitzan beharko dituzten hizkuntz

trebetasunei dagokienez.

“Gai da” zehaztapenen antolamendua

“Gai da” proiektuaren barruan, laurehun bat zehaztapen daude, gaur egun, hiru arlo nagusitan antolatuta:

Turistikoa eta soziala, Lana eta Ikasketak. Horiek dira hizkuntz ikasleei gehien interesatzen zaizkien

arloak. Horietako bakoitzak beste arlo batzuk hartzen ditu, arlo zehatzagoak. Arlo sozial eta turistikoan,

esaterako, beste sail hauek sartzen dira: Dendan, Jatetxean, Ostatuan, etab. Egoera horietako

bakoitzak hiru eskala ditu, entzumena/mintzamena, irakurmena eta idazmena. Entzumenean eta min -

tzamenean elkarreraginarekin lotutako eskalak konbinatzen dira. Eskala bakoitzean maila jakin batzuei

dagozkien zehaztapenak sartzen dira. Eskala batzuek hizkuntz gaitasunaren zati bat besterik ez dute hartzen,

egoera askotan aski izaten baita oinarrizko hizkuntz gaitasuna komunikazioan arrakasta izateko.

Prestakuntza-prozesua

Hasierako prestakuntza-prozesuan urrats hauek egin ziren:

a) ALTEren azterketen erabiltzaileen deskribapena, galdeketak eginez, eskoletako txostenen

bidez eta abarren bidez.

b) Informazio horrekin ikasleen beharrak eta interesgune nagusiak zehaztea.

c) Nazioartean onartutako azterketen eta mailen zehaztapenak erabiltzea, adibidez oinarrizko

maila eta atalase-maila, zehaztapenak zedarritzeko.

d) Zehaztapenei buruzko eztabaida egitea eta aztergaientzat egoki diren neurtzea.

e) Zehaztapenak irakasleekin eta ikasleekin esperimentatzea, egokitasuna eta gardentasuna

neurtzeko.

f) Zehaztapenen formulazioa zuzentzea, berrikustea eta sinplifikatzea, aurreko urratsen arabera.

ALTEren “Gai da” zehaztapenen balioztatze enpirikoa

Horrela landutako eskalak enpirikoki balioztatzeko prozesua luzea izan da. Balioztatze-prozesu horren

helburua da “Gai da” zehaztapenak neurketa-tresna bihurtzea, mailen deskribapen multzo subjektibo

bat izan ordez. Prozesu jarraitua da, luzera begirakoa, eta ALTEn ordezkatuta dauden hizkuntzetatik

jasotzen diren datuekin osatuko da.

Orain arte, datu-bilketa interesdunek berek egindako txostenetan oinarritu da. “Gai da” zehaztapenen

eskalak jasotzeko eskaria egiten zutenei, galdeketa-multzo bat ere helarazten zitzaien. Ia hamar

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!