15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

jarduerarik testurik gabe; jarduerak eta prozesuak aztertzeko eta sailkatzeko, oinarri hartzen da beti

erabiltzaile edo ikasleak eta edozein solaskidek testuarekin duten lotura, testua produktu amaitutzat,

tresnatzat, helburutzat nahiz osatzen ari den prozesu baten emaitzatzat harturik. Ekintza eta prozesu

horiek 4.4. eta 4.5. ataletan aztertu dira sakonago.

Testuek era askotako funtzioak bete ditzakete gizarte-bizitzan, eta, horren ondorioz, alde handiak

izaten dira testuen forman eta muinean. Bestalde, bide desberdinak erabiltzen dira, helburuaren arabera.

Bidea, helburua eta funtzioa zein den, halakoa izango da, ez soilik mezuaren testuingurua, baizik

eta baita haren antolaketa eta aurkezpena ere. Horren ondorioz, testuak genero deritzen testu-motetan

sailkatzen dira. Ikus, baita ere, 5.2.3.2. atala (makrofuntzioak).

11 7

4.6.1 Testua eta komunikatzeko bidea

Testu guztiak bide jakin batetik transmititzen dira, oro har soinu-uhinen bidez edo idatzizko euskarrien

bidez. Nolanahi ere, azpikategoriak bereiz daitezke komunikatzeko bidearen edo ingurunearen

ezaugarri fisikoen arabera, eta horien araberakoa izango dira, era berean, ekoizpen- eta harrera-prozesuak;

adibidez, ahozko komunikazioari dagokionez, diskurtsoa zuzena eta fisikoki hurbilekoa, jendaurrekoa

edo telefono bidezkoa izan daiteke; eta idatzizkoari dagokionez, berriz, idatzia inprimatua izan

daiteke, edo eskuz idatzia, edo idazketa-mota askotakoa. Komunikatzeko bide jakin bat erabiltzeko,

erabiltzaile edo ikasleek bide hori erabiltzeko behar den zentzumen- edo mugimendu-hornidura izan

beharko dute. Ahozkoari dagokionez, gai izan behar dute baldintza jakin horietan ongi entzuteko, eta

fonazio- eta artikulazio- organoen kontrol ona behar dute izan. Idatzizko komunikazio arruntari dagokionez,

behar bezalako ikusmen-zorroztasuna izan behar dute, eta eskua ongi kontrolatu behar dute.

Gainera, ezinbestekoak izango dituzte hainbat ezagutza eta trebetasun, dagoeneko deskribatu direnak,

testua identifikatzeko, ulertzeko eta interpretatzeko, alde batetik, eta, bestetik, testu hori antolatzeko,

formulatzeko eta sortzeko. Eta hori, edozein testu-motatan, hau da, testuaren izaera gorabehera.

Aurretik esan denak ez ditu etsipenera eraman behar, ordea, atzerriko hizkuntzak ikasteko edo erabiltzeko

orduan ikaskuntza-zailtasunak edo zentzumen-gabeziak dituzten pertsonak. Izan ere, hainbat

mekanismo sortuz joan dira, era guztietako zentzumen- edo mugimendu-ezintasunei aurre egiteko

–hasi gorrentzako tresnetatik, begien bidez kontrolatzen diren eta hizketa sintetizatzen duten ordenagailuetaraino–,

eta ikasteko zailtasunak dituzten gazteek atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan helburu

baliagarriak iristea lortu da, arrakasta handiz, metodo eta estrategia egokiak erabiliz. Ezpainak irakurtzeari,

hondarreko entzumena edo entzumen akastuna baliatzeari eta entrenamendu fonetikoari esker,

ahozko komunikazio-maila ona lortu ahal izan dute gorrek bigarren hizkuntzan edo atzerriko hizkuntzan.

Borondatez eta ahaleginduz, gizakiak izugarrizko ahalmena gara dezake testuen bidez gauzak

komunikatzeko, adierazteko eta ulertzeko.

Berez, edozein testu igor daiteke komunikatzeko edozein bide erabiliz. Nolanahi ere, praktikan,

askoz ere lotura estuagoa dago komunikatzeko bidearen eta testuaren artean. Idatzizko testuek ez dute,

oro har, ahozko testuak transmititzen duen informazio esanguratsu guztia transmititzen. Alfabetobidezko

idazketak ez du informazio prosodikoa sistematikoki transmititzen (adibidez, azentua, intonazioa,

etena, elisioa, etab.). Transkribapen kontsonantiko eta logografikoek are informazio gutxiago

ematen dute. Idatzietan ez da ezaugarri paralinguistikorik ageri, nahiz eta, jakina, litekeena den haiei

erreferentzia egitea, eleberri baten testuan, antzerki-lan batekoan, etab. Ordain moduan, ezaugarri paratestualak

erabiltzen dira idatzizko adierazpenean; ezaugarri horiek espazioaren mende daude eta, gainera,

ezin erabil daitezke ahozko komunikazioan. Are gehiago, komunikatzeko bidearen nolakotasunak

presio handia egiten dio testuaren izaerari, eta alderantziz. Muturreko adibideak dira, esaterako,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!