15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

11 4

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein ezaugarri paratestual a) ezagutu eta ulertu beharko dituen eta b) erabili beharko

dituen ikasleak, nola trebatuko den horretarako edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

4.5 Hizkuntzaren komunikazio-prozesuak

Hiztun, idazle, entzule edo irakurle izateko, ikasleak ezinbestekoa du hainbat jardueraz osatutako

sekuentzia bat gauzatzeko trebetasuna.

• Hitz egiteko, ikasleak gai izan behar du:

– mezua planeatzeko eta antolatzeko (trebetasun kognitiboak);

– hizkuntz enuntziatua formulatzeko (trebetasun linguistikoak);

– enuntziatua ahoskatzeko (trebetasun fonetikoak).

• Idazteko, ikasleak gai izan behar du:

– mezua antolatzeko eta formulatzeko (trebetasun kognitiboak eta linguistikoak);

– testua eskuz edo makinaz idazteko (eskuzko trebetasunak) edo, bestela, testua transkribatzeko.

• Entzuteko, ikasleak gai izan behar du:

– enuntziatua hautemateko (entzutezko trebetasun fonetikoak);

– mezu linguistikoak identifikatzeko (trebetasun linguistikoak);

– mezua ulertzeko (trebetasun semantikoak);

– mezua interpretatzeko (trebetasun kognitiboak).

• Irakurtzeko, ikasleak gai izan behar du:

– idatzizko testua hautemateko (ikusizko trebetasunak);

– idazketa ezagutzeko (trebetasun ortografikoak);

– mezua identifikatzeko (trebetasun linguistikoak);

– mezua ulertzeko (trebetasun semantikoak);

– mezua interpretatzeko (trebetasun kognitiboak).

Prozesu horietako urrats behagarriak ezagunak eta ulergarriak dira. Beste batzuk, ordea, nerbio-sistema

zentralean jasotzen diren gertaerekin zerikusia dutenak esaterako, ez dira hain erraz ulertzen.

Hizkuntzaren gaitasunaren garapenerako prozesu esanguratsuen alderdi batzuk identifikatzea da

honako analisi honen xedea.

4.5.1 Planifikazioa

Erabiltzaile edo ikaslearen komunikazio-asmoak betetzea ahalbidetzeko komunikazio-ekintzan parte

hartzen duten gaitasun orokorren eta komunikazio-gaitasunen osagaien hautaketa, elkarreragina eta

koordinazioa egitea da planifikazioa (ikus 5. kapitulua).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!