15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 5 0

2. Izen-ematea.

3. Hizkuntz proba hautatzea (14ren artean).

4. Hiztegi-mailaren proba.

5. Trebetasuna hautatzea (irakurriaren ulermena, ahozkoarena, idatzizko adierazpena, hiztegia,

egiturak).

6. Autoebaluazioa (irakurriaren ulermenean, ahozkoarenean, eta idatzizko adierazpenean soilik).

7. Sistemak ikaslearen gaitasunaren aurre-estimazio bat egiten du.

8. Aurre-estimazioaren arabera zailtasun egokia duen proba egiten da.

9. Atzeraelikadura.

Sisteman sartzean, ikasleek lehendabizi argibideak eta atzeraelikadura zein hizkuntzatan jaso nahi

duten hautatu behar dute. Izena eman ondoren, mailaketa-proba bat egiten zaie, nolako hiztegi-maila

duten ikusteko. Proba zein trebetasunetan egin nahi duten hautatu behar dute ondoren, eta autoebaluaziorako

hainbat zehaztapen aurkezten zaizkie, hautatutako proba egin baino lehen. Autoebaluaziorako

zehaztapen horiek ikasleek hautatutako trebetasunari buruzkoak dira, eta ikasleek zehaztapen bakoitzean

deskribatzen den jarduera egin dezaketen ala ez erabaki behar dute. Autoebaluazioa egiteko

aukerarik ez dago DIALANGek ebaluatzen dituen beste bi arloetan, hiztegian eta egituretan alegia,

Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ez dagoelako horietarako erreferentziazko zehaztapenik.

Proba egin ondoren, atzeraelikadura gisa, autoebaluazioak emandako gaitasun maila eta probetako

saioaren arabera sistemak haiei esleitutako gaitasun maila berbera ote den jakinaraziko zaie ikasleei.

Erabiltzaileei aukera emango zaie, halaber, autoebaluazioaren eta probaren emaitzen arteko gorabeheren

balizko arrazoi posibleak aztertzeko, Azalpenezko atzeraelikadura atalean.

DIALANGen autoebaluazioaren helburua

Autoebaluaziorako zehaztapenak bi arrazoirengatik erabiltzen dira DIALANG sisteman.

Lehenik, autoebaluazioa bera garrantzi handiko jardueratzat hartzen delako. Ikaskuntza autonomoa

bultzatuz, ikasleek ikaskuntzaren gaineko kontrol handiagoa dute eta ikaskuntza-prozesuaz hobeto

jabetzen dira.

DIALANGen autoebaluazioaren bigarren helburua “teknikoagoa” da: sistemak ikasleen gaitasunaren

aurre-estimazioa egiten du hiztegi-mailaren proba eta autoebaluazioaren emaitzak oinarri hartuta,

eta, gero, ikasleei beren gaitasunari hobekien egokitzen zaion mailako proba proposatzen die.

DIALANGen autoebaluazio-eskalak

Iturriak

DIALANGen erabiltzen diren autoebaluaziorako zehaztapen gehienak Europako Marko Bateratuaren

ingelesezko bertsiotik (2. zirriborroa, 1996) hartuta daude. Hortaz, Markoaren ebaluazio-asmoetarako

zuzeneko aplikaziotzat har daiteke DIALANG sistema.

Garapen kualitatiboa

Autoebaluaziorako DIALANG Lantaldeak 1 Erreferentzia Marko Bateratuaren zehaztapen guztiak

berrikusi zituen 1998an, eta zehatzenak, argienak eta errazenak ziruditenak aukeratu zituen; Northen

1 Kide hauek osatzen zuten lantaldea: Alex Teasdale (burua), Neus Figueras, Ari Huhta, Fellyanka Kaftandjeva, Mats Oscarson

eta Salui Takala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!