15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 6 6

eskatzen den mailarako ikaskuntzaren zein parametro diren esanguratsuak. Erabaki jakinak hartu

beharko dituzte hainbat alderdiri buruz, adibidez: zein ataza eta jarduera sartuko dituzten, zein gai

jorratuko dituzten, azterketariei zein formula, lokuzio eta elementu lexiko ezagutzea eta gogoratzea

eskatuko dieten, zein ezagutza eta trebetasun soziokultural aztertuko duten, etab. Litekeena da arretarik

eman behar ez izatea aztertzen ari diren hizkuntza ikasteko edo bereganatzeko prozesuei, ebaluazio-metodoaren

beraren prozedurek hizkuntzaren ikaskuntzan eragin positiboak edo negatiboak izango

dituen kontuan hartzeko ez bada.

6.3.2 Hezkuntza-arloko agintariak

Hezkuntza-arloko agintariek kurrikuluaren orientazioak prestatzen dituztenean edo hezkuntzako programak

egiten dituztenean, ikaskuntzaren helburuak zehaztuko dituzte. Hori egitean, goi-mailako helburuak

bakarrik zehaztu ahal izango dituzte, atazen, gaien, gaitasunen eta abarren araberakoak.

Litekeena da ikasleei atazak egiteko eta gaiak lantzeko aukera emango dieten hiztegia, gramatika eta

errepertorio funtzionalak edo nozionalak zeintzuk diren zehazki espezifikatu nahi izatea, baina ez

daude horretara beharturik. Behartuta egon ez arren, dena dela, gerta daiteke ikasgelan erabiltzeko

metodoei buruz eta ikasleen garapenaren etapei buruz orientazioak edo iradokizunak eman nahi izatea.

6.3.3 Gidaliburuen egileak eta ikastaroak diseinatzeko ardura dutenak

Testu-liburuen egileek eta ikastaroak diseinatzeko ardura dutenek ez dute zertan zehaztu ikasleei

egiten irakatsi nahi dieten atazen eta ikasleek garatu beharko dituzten estrategien araberako helburuak,

nahiz eta hori egitea interesgarria iruditu. Behartuta daude, hori bai, ikasleei aurkeztuko zaien testuen,

jardueren, hiztegiaren eta gramatikaren hautaketari eta ordenari buruzko erabaki zehatzak eta xeheak

hartzera. Haien zeregina da jarraibide xeheak ematea atazei, ikasgelako jarduerei eta ikasleek materiala

oinarri hartuta egin beharreko bana-banako ariketei buruz. Profesional hauen ekarpenak eragin handia

du ikaskuntzaren edo irakaskuntzaren bilakaeran, eta ikaskuntza-prozesuaren izaerari buruzko

oinarri sendoetan (sarritan aztertzen direnak, esplizituki adierazten ez diren arren, eta inkontzienteak

izan daitezkeenak) bermatutako ekarpenak behar dute izan.

6.3.4 Irakasleak

Irakasleei eskatzen zaiena orientazio ofizialei jarraitzea da, eta gidaliburu eta material didaktikoak

erabiltzea (haiek aztertu, neurtu, hautatu eta praktikan jartzeko ardura izan edo ez). Era berean, probak

prestatzeko eta egiteko, eta ikasleak ziurtagirietarako prestatzeko eskatzen zaie. Irakasleek ikasgelako

jarduerei buruzko erabakiak hartu behar dituzte, etengabe; jarduerak aldez aurretik presta ditzakete,

zirriborro moduan, baina malgutasunez erabili beharko dituzte, gero, ikasleen erantzunaren arabera.

Horrez gain, ikasleen garapenaren jarraipena egin behar dute, eta modua aurkitu behar dute ikasleek

ikaskuntzako arazoak ezagut, azter eta gaindi ditzaten eta ikasterakoan beren ahalmenak gara ditzaten.

Ezinbestekoa da ikasleak ikaskuntza-prozesuen aniztasunaz jabetzea, esperientziaren emaitza inkontziente

gisa bada ere, gogoeta teorikoaren ondorio gisa baino gehiago; gogoeta teorikoa hezkuntzaarloko

ikertzaileek eta irakasleak prestatzen dihardutenek ikaskuntzaren esparruari egin beharreko

ekarpena baita, berez.

6.3.5 Ikasleak

Ikasleak dira, jakina, hizkuntza bereganatzeko eta ikasteko prozesuan zuzenen inplikatuta dauden

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!