15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Estrategiak hizkuntzaren erabiltzaileak bere baliabideak mobilizatzeko eta orekatzeko erabiltzen

dituen bideak dira, bere trebetasunak eta prozesuak abian jartzeko erabiltzen dituen bideak.

Testuinguruko komunikazio-beharrei erantzutea eta dagokion ataza ahalik eta era osoen edo ekonomikoenean

arrakastaz gauzatzea, ataza horren helburu zehatzaren arabera, da bide horietatik lortu nahi

dena. Beraz, estrategia ez da hartu behar ezintasunaren adierazpen soiltzat, gabezia edo komunikazio

kaskarra orekatzeko bidetzat. Ama-hizkuntzaz jardutean ere, hiztunek, etengabe, era guztietako komunikazio-estrategiak

erabiltzen dituzte (aurrerago aztertuko direnak) estrategia jakin bat unean uneko

komunikazio-eskakizunari erantzuteko egokia denean.

7 9

Komunikazio-estrategiak erabiltzea printzipio metakognitiboen aplikaziotzat har daiteke: komunikazio-jardueren

(harrera, ekoizpena, elkarreragina eta bitartekotza) planifikazio, gauzatze, kontrol

eta konponketa moduan.

“Estrategia” terminoa era askotara erabili izan da. Hemen, eraginkortasun handiena lortzeko hartzen

den jarduera-ildo bati esango diogu. Ahozko nahiz idatzizko hitzaren ulermen- edo artikulazioprozesuaren

ezinbesteko osagai diren trebetasunak (adibidez, soinu-fluxu bat zatitzea, fluxu hori dekodetzeko

eta esanahi proposizionala izango duen hitz-kate bihurtzeko) maila apaleko trebetasuntzat hartuak

dira dagokion komunikazio-prozesuarekiko (ikus 4.5. atala).

Hizkuntzen irakaskuntzaren garapenaren erakusgarri garbienak dira ikasleak komunikazio-ekintza

behagarrietan parte hartzeko eta komunikazio-estrategiak abian jartzeko duen gaitasuna. Horrenbestez,

oinarri egokia dira hizkuntz gaitasunaren eskalak prestatzeko. Kapitulu honetan aztergai diren ekintza

eta estrategien hainbat alderditarako eskala bat ematen da.

4.4.1 Ekoizpen-jarduerak eta estrategiak

Ekoizpen-jarduera eta estrategietan ahozko nahiz idatzizko ekoizpena (hizketa edo ahozko adierazpena

eta idazketa edo idatzizko adierazpena) sartzen dira.

4.4.1.1 Ahozko ekoizpen-jarduerak

Ahozko ekoizpen-jardueretan (hitz egitea), hizkuntzaren erabiltzaileak ahozko testu bat ekoizten du,

entzule bat edo gehiagok hartzen dutena. Hona hemen ahozko ekoizpen-jardueren zenbait adibide:

• adierazpen publikoak egitea (informazioa, jarraibideak, etab.);

• jendaurrean hitz egitea (azalpenak ematea bileretan, unibertsitateko hitzaldiak, sermoiak, ikuskizunak,

kiroletako azalpenak, salmenten aurkezpenak, etab.).

Eta ekintza horiek eska dezakete, besteak beste:

• idatzizko testu bat ozen irakurtzea;

• oharretan, idatzizko testu batean edo ikusizko elementuetan (eskemak, irudiak, grafikoak, etab.)

oinarrituta hitz egitea;

• aldez aurretik prestatutako zerbait antzeztea;

• bat-batean hitz egitea;

• abestea.

Eskala argigarri bat ematen da ahozko adierazpena oro har ilustratzeko, eta azpieskalak honako jarduera

hauetarako:

• Bakarrizketa jarraitua: esperientzien deskribapena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!