15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 7 8

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan hartu beharko dute eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Nola igortzen zaizkien ikasleei hitzen, esaldien eta abarren forma fonetikoak eta ortografikoak,

eta nola lortuko duten horiek menderatzea.

6.4.8 Gaitasun soziolinguistikoaren garapena

Ikaslearen gaitasun soziolinguistikoaren garapena (ikus 5.2.2 saila) ikasleak duen gizarte-bizitzako

esperientziatik transferitzen da, edo erraztu egin behar zaio:

a) bere gizarte-markoan benetako hizkuntzaren erabilera zuzena aurrez aurre jarrita

b) Jatorrizko gizartearen eta xede-gizartearen arteko alde soziolinguistikoak islatuko dituzten testuak

sortuz edo aukeratuz

c) Ikasten ari direla azaltzen diren alde soziolinguistikoei erreparatzeko eskatuz, horiek azalduz

eta horiei buruz eztabaida eginez

d) Hutsegiteak egiten direnean aldeak adieraziz, aztertuz, azalpenak emanez eta zuzen nola erabiltzen

diren adieraziz

e) Hizkuntza moderno baten ikaskuntzaren baitako osagai soziolinguistikoaren irakaskuntza esplizituaren

zati gisa

6.4.9 Gaitasun pragmatikoen garapena

Ikasleen gaitasun pragmatikoen garapena (ikus 5.2.3 saila):

a) ama-hizkuntzan izandako esperientzia orokorretik eta hezkuntzatik transferi daitekeela pentsatu

behar da, besterik gabe

edo lagundu egin beharko litzaieke:

b) diskurtsoaren egitura eta ikasleei aurkezten zaizkien maila funtzionalak gero eta gehiago

zailduz

c) H1etik H2rako testu zailagoen itzulpenetik abiatuta, gero eta testu korapilatsuagoak egin

ditzala eskatuz

d) Maila funtzional handiagoa eskatzen duten atazak ezarriz eta ahozko elkarrizketa-ereduak

erantsiz

e) Kontzientzia harraraziz (analisia, azalpena, hiztegia, eta abar), jarduera praktikoak eginez

batera

f) Funtzioen, elkarrizketa-eredu edo ahozko elkarreraginaren, diskurtsoaren egituraren irakaskuntza

esplizitua eginez eta haiekin jardunez

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan hartu beharko dute eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer neurritan utzi behar zaion ikasleari gaitasun soziolinguistikoak eta pragmatikoak

bere kasa garatzen.

• Zer metodo eta teknika aplikatu beharko liratekeen garapena errazteko, beharrezkoa

edo gomendagarria denean.

6.5 Akatsak eta hutsegiteak

Akatsak “tarteko hizkuntzatik” sortzen dira, xede den gaitasunaren adierazpen sinplifikatutik edo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!