15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

• Aldibereko interpretaritza (biltzarretan, bileretan, eztabaida formaletan, etab.).

• Esan osteko interpretaritza (ongietorri-hitzaldietan, bisita gidatuetan, etab.).

• Interpretaritza ez formala:

– norberaren herrialdera bisita egiten duten atzerriko bisitariena;

– atzerrira joaten diren eta ama-hizkuntzan diharduten hiztunena;

– gizarte-egoeretan eta komunikazio-trukeetan, lagunartean, familian, bezeroekin, arrotzekin,

etab.

– seinaleena, menuko kartena, iragarkiena, etab.

111

4.4.4.2 Idatzizko bitartekotza

• Idatzizko itzulpena (adibidez, kontratuena, legegintzako eta zientziako testuena, etab.).

• Literatur itzulpena (eleberriak, antzerki-lanak, olerkia, libretoak, etab.).

• Laburpena (aldizkari eta egunkarietako artikuluena, etab.), H2n edo H1en eta H2ren artean.

• Parafrasia (aditu ez direnentzako testu espezializatuak, etab.).

4.4.4.3 Bitartekotza-estrategiak

Bitartekotza-estrategiek aukera ematen dute, baliabide mugatuak erabilita, informazioa prozesatzeko

eta esanahiaren ordaina emateko. Prozesu horrek aurretiko nolabaiteko plangintza eska dezake,

baliabideak ahal bezain ongi antolatzeko eta haiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko (Aurretiko

ezagutzen garapena; Laguntza bilatzea; Glosategia prestatzea), eta orobat eskatuko du ataza jakin bati

nola aurre egin behar zaion kontuan hartzea (Solaskidearen beharrei erreparatzea; Interpretazio-uni -

tatearen neurria aukeratzea). Interpretazio-, azalpen- edo itzulpen-prozesuan, bitartekariak ondoren

datorrena ikusi behar du esan berri dena formulatzen den bitartean, aldi berean interpretazio-unitate

edo “pasarte” desberdinak nola edo hala moldatuz (Aurreikuspena). Gauzak adierazteko modu desberdinak

idatzi behar ditu glosategia zabaltzeko (Aukerak eta baliokidetasunak idaztea) eta “fidagarritasun

uharteak” eratzeko (pasarte “aurrefabrikatuak”); horrela aurreikuspena egiteko prozesatze-ahalmen

handiagoa izango da. Bestalde, bitartekariak zalantzak saihesteko eta aurreikuspenari eusten dion

bitartean etena eragozteko teknikak ere erabili behar ditu (Eragozpenak gainditzea). Ebaluazioa

komunikazioaren esparruan (Kongruentzia egiaztatzea) eta hizkuntzaren esparruan (Koherentzia

egiaztatzea) egiten da, eta, jakina, idatzizko itzulpenari dagokionez, ebaluazioak erreferentzia obren

bidezko eta dagokion arloari buruzko ezagutzak dituzten pertsonen bidezko zuzenketa dakar

(Zehaztasuna, hiztegien kontsultaren bidez; adituen eta iturrien kontsulta).

Plangintza

• Aurretiko ezagutzen garapena.

• Laguntza bilatzea.

• Glosategia prestatzea.

• Solaskidearen beharrei erreparatzea.

• Interpretazio-unitatea hautatzea.

Gauzatzea

• Aurreikuspena: sarrerako informazioa prozesatzea eta azken pasartearen formulazioa aldi berean

egitea, denbora errealean.

• Aukerak eta baliokidetasunak idaztea.

• Eragozpenak gainditzea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!