15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 0 8

Ebaluazio sumatiboak nota batean edo maila batean laburbiltzen du probetxua ikastaroaren

amaieran. Ez da gaitasunaren neurketa bat, nahitaez; izan ere, ebaluazio batukaria, oro har, arauari

buruzko ebaluazioa da, une jakin batean egiten dena eta aprobetxamendua neurtzen duena.

Ebaluazio formatiboaren ezaugarri nagusia da ikaskuntza hobetzea duela helburua; eta alderdi kaskarrena,

berriz, atzeraelikaduraren metaforari atxikia izatea.

Atzeraelikadura gertatzeko, ezinbestekoa da hartzailea

a) arreta emateko moduan egotea, hots, arreta ematea, motibatuta egotea eta informazioa iristen

zaion moduarekin ohituta egotea;

b) informazioa hartzeko moduan egotea, hots, ez egotea informazioz gainezka eta informazioa

erregistratzeko, antolatzeko eta pertsonalizatzeko modua izatea;

c) informazioa interpretatzeko moduan egon behar du, hots, zer galdetzen zaion ulertzeko eta

kontrako ekintzarik ez egiteko adinako aurretiko ezagutza eta kontzientzia behar du; eta

d) informazioa integratzeko moduan egon behar du, hots, denbora, orientazioa eta baliabide

egokiak behar ditu informazio berriari buruz gogoeta egiteko, informazio hori integratzeko

eta, horren ondorioz, oroitzeko. Horrek esan nahi du nork bere burua gidatzeko halako gaitasuna

behar dela, eta, horretarako, ezinbestekoa da jarduera autonomo hori bideratzeko

prestakuntza, ikaskuntzaren gaineko kontrola eta jasotako atzeraelikaduraren arabera jarduteko

moldeak garatzea.

Ikaslearen prestakuntza edo formazio horri, kontzientzia-hartze horri, “ebaluazio formatiboa”

deritzo. Hainbat teknika erabil daitezke kontzientzia-hartzea bideratzeko, baina printzipio nagusietako

bat konparazioa da, hots, iritziaren (adibidez, ikasleak kontrol-zerrenda batetik zer egin dezakeen esatea)

eta errealitatearen (adibidez, kontrol-zerrendan agertzen den materiala benetan entzun eta benetan

ulertzen duen egiaztatzea) arteko konparazioa. DIALANGek horrela lotzen du autoebaluazioa azterketako

saioarekin. Teknika aipagarria da, orobat, lanaren laginak aztertzea –bai erakusgarri neutroak,

bai ikasleen erakusgarriak– eta ikasleak kalitatearen inguruko ezaugarriekin lotutako metahizkuntza

pertsonalizatua lantzera bultzatzea. Metahizkuntza horri esker beren lanaren jarraipena egin ahal izango

dute, puntu ahulak eta sendoak aurkitu eta norberak gidatutako ikaskuntza-kontratu bat formulatu

ahal izango dute.

Ebaluazio formatiboa edo diagnosi-ebaluazioak, oro har, berriki irakatsi diren edo aurki irakatsiko

diren alderdi linguistikoez eta trebetasunez dihardu, xehetasun handiz. Diagnosi-ebaluazioa egiteko,

5.2. atalean emandako zerrendak oso orokorrak dira praktikoak izateko; kasu bakoitzerako zehaztapena

(Plataforma, Atalasea, etab.) adierazi beharko litzateke. Nolanahi ere, hainbat mailatan gaitasunaz

bestelako alderdi batzuk deskribatzen dituzten deskribatzaile-eskalak (4. kapitulua) baliagarri izan daitezke

ahozko adierazpenaren ebaluaziotik eratorritako formazio-atzeraelikadura eskaintzeko.

Erreferentzia maila bateratuak ebaluazio sumatiboa egiteko egokiagoak direla irudi lezakeen arren,

ebaluazio sumatibotik eratorritako atzeraelikadura bera ere diagnosia egiteko egoki izan daiteke, eta,

beraz, formatiboa, DIALANG proiektuak dioenez.

9.3.6 Zuzeneko ebaluazioa/Zeharkako ebaluazioa

Zuzeneko ebaluazioan ebaluatu nahi den ikaslea benetan zer egiten ari den neurtzen da. Adibidez,

talde txiki bat zerbaiti buruz eztabaida egiten ari da, aztertzaileak behatu egiten die, ikasleen lana irizpide-zerrenda

batekin alderatzen du, saioak zerrenda horretako kategoria egokienekin alderatzen ditu

eta ebaluazioa egiten du.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!