15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

11 6

4.5.2.3 Elkarreragina

• Ahozko elkarreraginak bere baitan hartzen dituen prozesuak honela bereizten dira ahozko adierazpen-jardueren

eta ahozko ulermen-jardueren hurrenkera soiletik:

– Ekoizpen- eta harrera-prozesuak elkarren gainkakoak dira. Solaskidearen enuntziatua prozesatzen

ari den bitartean, enuntziatua artean osagabea dela, erabiltzailearen erantzunaren planifikazioa

hasten da, enuntziatuaren izaeraren, haren esanahiaren eta haren interpretazioaren

gaineko hipotesian oinarrituta.

– Diskurtsoa metatu egiten da. Elkarreragina gertatzen den bitartean, parte-hartzaileek egoera

baten irakurketetan bat egiten dute, gauzak aurreikusten dituzte eta garrantzizko alderdiei

erreparatzen diete. Sortzen diren enuntziatuen forman islatzen dira prozesu horiek.

• Idatzizko elkarreraginean (adibidez, gutunak, faxak, posta elektronikoa, etab.), prozesu hartzaileak

eta ekoizpen-prozesuak bereiz gertatzen dira (nahiz eta elkarreragin elektronikoa, Interneten

bidezkoa adibidez, gero eta gehiago hurbiltzen ari den “denbora errealeko” elkarreraginera).

Metatzen den diskurtsoaren ondorioak ahozko elkarreraginaren ondorioen antzekoak dira.

4.5.3 Jarraipena eta kontrola

Osagai estrategikoak esan nahi du komunikazioa gertatzen den bitartean adimen-gaitasunak eta adimenjarduerak

abian direla. Hala gertatzen da bai ekoizpen-prozesuetan bai hartzaileetan. Nabarmentzekoa da

ekoizpen-prozesuen kontrolerako garrantzi handiko eragilea dela etapa bakoitzean (formulazioa, artikulazioa

eta akustika) hitz egiten edo idazten duenak jasotzen duen atzeraelikadura.

Zentzu zabalagoan, osagai estrategikoak zerikusia du komunikazio-prozesua gertatzen den bitartean

prozesu hori kontrolatzearekin eta prozesu hori kontrolatzeko moduekin, adibidez:

• aurre egitea ezustekoari, adibidez, arlo, gai, eskema eta abarren aldaketa gertatzen denean;

• aurre egitea elkarreraginean edo ekoizpenean gerta daitezkeen komunikazio-etenei, adibidez:

• oroimenaren hutsuneei;

• ataza jakin bat gauzatzeko komunikazio-gaitasun egokirik ezari (ordainezko estrategiak erabiliz,

adibidez, berrantolaketa, itzulinguruak, ordezkapena, laguntza eskatzea);

• ulermen eta interpretazio okerrari (azalpenak eskatuz);

• lapsus linguae edo entzute okerrari (zuzentze-estrategiak erabiliz).

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein trebetasun eskatzen diren (eta zein mailatan) ikasleak betetzea espero diren

komunikazio-atazak gauzatzeko.

• Zein trebetasun eman daitezkeen aurretik hartutakotzat eta zeintzuk landu beharko

diren.

• Zein erreferentzia tresna erabili beharko dituen ikasleak eraginkortasunez, nola trebatuko

den horretarako edo zer eskatuko zaion horri dagokionez.

4.6 Testuak

2. kapituluan azaldu zenez, erabiltzaile edo ikasleek ahoz edo idatziz jasotzen, sortzen edo trukatzen

duten diskurtso-sekuentzia adierazten du “testu” terminoak. Beraz, ezin egon daiteke komunikazio-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!