15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

– elkarlan-printzipioa (Grice-ren solas-arauak, 1975): “jardun eskatzen zaizun bezala, gertatzen

den faseari dagokion moduan, egiten ari zaren hitzezko trukearentzat onartutako xedearen

eta eraren arabera, honako printzipio hauei jarraituz:

• kalitatea (saia zaitez benetako elkarlana egiten);

• kantitatea (elkarlanak ahalik eta informazio gehien eman dezala, baina ez gehiago);

• garrantzia (ez esan garrantzirik ez duena);

• modalitatea (izan zaitez laburra eta zehatza; saihestu iluntasuna eta anbiguotasuna”.

Komunikazio erraza eta eraginkorra lortzeko irizpide horietatik aldentzekotan, xede jakin baten

ondoriozkoa izan beharko luke aldentze horrek, eta ez irizpide horiek betetzeko ahalmenik ezaren

ondoriozkoa.

• Testua antolatzeko ahalmena; testuaren plana

Komunitate jakin batek informazioa antolatzeko dituen arauak ezagutzea, honako alderdi hauei

dagokienez:

– nola antolatzen den informazioa, makrofuntzio bakoitza (deskribapena, kontaketa, azalpena,

etab.) gauzatzeko.

– nola kontatzen diren gauzak, gertaerak, txisteak, etab.

– nola garatzen den argudio bat (epaitegian, eztabaidetan, etab.).

– nola prestatzen, antolatzen eta ordenatzen diren idatzizko testuak (idazlanak, gutun formalak,

etab.).

Ama-hizkuntzako hezkuntzan garrantzi handia ematen zaio gazteen diskurtso-trebetasunak lantzeari.

Atzerriko hizkuntza ikastean, litekeena da ikasleak hitza txanda laburretan hartzea eta horietan

esaldi bakarra esatea. Maila aurreratuagoetan, gero eta garrantzi gehiago hartzen du diskurtso-gaitasuna

lantzeak. Atal honetan agertzen dira gaitasun horrek biltzen dituen osagaiak.

Diskurtso-gaitasunaren honako alderdi hauetarako eskala argigarriak daude:

– Malgutasuna (egoeraren arabera).

– Hitz egiteko txanda (elkarreraginezko estrategien atalean ere aurkeztua).

– Gaiaren garapena.

– Koherentzia eta kohesioa.

1 4 9

MALGUTASUNA (EGOERAREN ARABERA)

C2

C1

B2

Malgutasun handiz adieraz ditzake beste era batera ideia berak elementu linguistiko

desberdinekin, gauzak nabarmentzeko, egoeraren, solaskidearen eta abarren

araberako bereizketa egiteko, eta anbiguotasuna saihesteko.

B2 + bezala.

Gai da esaten duena eta hori adierazteko baliabideak egoerari eta hartzaileari egokitzeko

eta egoera bakoitzari dagokion formalitate-maila erabiltzeko.

Gai da elkarrizketan gertatu ohi diren norabidearen, estiloaren eta enfasiaren aldaketetara

egokitzeko.

Gai da esan nahi duenaren formulazioa aldatzeko.

B1

Gai da bere espresioa egokitzeko, egoera ez hain arruntei eta are egoera zailei

aurre egitearren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!