15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5 2

Bestalde, Suitzako emaitza enpirikoek gutxi gorabehera neurri bera eta koherentzia duten 9 mailako

eskala proposatzen dute, 2. irudian ikusten denez. Eskala horrek urratsak zehazten ditu A2 (Tarteko

maila) eta B1 (Atalase-maila) artean eta B1 (Atalase-maila) eta B2 (Vantage edo maila aurreratua), eta

B2 eta C1 (Gaitasun operatibo eraginkorra) mailen artean. Maila estuagoak erabiltzea interesgarria

izan daiteke ikaskuntzazko testuinguruetan, baina, hala ere, hitzartutako maila zabalagoak era daitezke

azterketazko testuinguruetan.

A B C

Oinarrizko erabiltzea Erabiltzaile independientea Erabiltzaile gaitua

A1 A2 B1 B2 C1 C2

A2+ B1+ B2+

2. irudia

Deskribatzaile argigarrietan, bereizketa egiten da “irizpide-mailen” (adibidez A2 edo A2.1) eta

“maila gehigarrien” (adibidez A2+ edo A2.2) artean. Azkenak lehenetatik bereizteko lerro horizontala

erabiltzen da, entzumenaren ulermen orokorraren honako adibide honetan esaterako:

4. koadroa

A2 Gai da premia jakin batzuei antzemateko, baldin eta diskurtsoa argi eta poliki

ahoskatzen bada.

Gai da berehalako lehentasuna duten arloetan erabiltzen diren esaldiak eta esapideak

ulertzeko (adibidez, norberaren eta familiaren oso oinarrizko informazioa,

erosketak, tokiko geografia, lana), baldin eta diskurtsoa argi eta poliki ahoskatzen

bada.

Mailen arteko etenak finkatzea prozedura subjektiboa izaten da askotan: erakunde batzuek nahiago

dituzte maila zabalagoak, eta beste batzuek, berriz, estuagoak nahiago izaten dituzte. Ikuspegi adarkatuaren

alde ona da maila- edota deskribatzaile-multzo bateratu bat erabiltzaile askok leku askotatik

“eten” dezaketela lekuan lekuko maila praktikoetan, lekuan lekuko beharrei erantzuteko, eta hala ere

sistema bateratutik ez aldendu. Zenbakiak ipintzeak azpizatiketa gehiago egiteko aukera ematen du,

helburu nagusiaren erreferentzia galdu gabe. Hemen proposatzen denaren moduko eskema adarkatu

malgu batekin, erakundeek behar duten fintasunaz gara ditzakete berentzat egoki diren adarrak, beren

sisteman erabilitako mailak marko bateratuaren arabera kokatzeko moduan.

1. adibidea

Lehen Hezkuntzatik goragoko hezkuntza-sisteman, adibidez, edo helduentzako gau-eskoletan, zeinetan

beharrezko jotzen baita beheko mailetako aurrerapena, Oinarrizko erabiltzailea adarra gara daiteke

ikasle asko bilduko dituen A2 mailan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!