15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Échelle de compétence langagière des Eurocentres, 1993: Compréhension de l’oral – Niveau 2.

5 9

Baina mugak ere adieraz ditzakete:

“Ataza eta egoera bakun eta arruntetan komunikatzeko gai da. Idatzizko mezu bakunak uler ditzake,

hiztegiaren laguntzaz. Hiztegirik gabe, ideia orokorra uler dezake. Hizkuntz gaitasun mugatua

izateak komunikazioa etenarazten eta gaizki ulertuak sortzen ditu egoera ez ohikoetan.”

Échelle de compétence langagière sur neuf niveaux, Finlande, 1993 - Niveau 2.

Erabiltzailearengan oinarritutako eskalak orokorrak dira, eta mailako deskribatzaile bana ematen

dute. Finlandiako erreferentzi eskala halakoa da. 1. koadroak ere –Erreferentzia maila orokorren sarrera

moduan kapitulu honetan agertzen dena– maila bakoitzeko gaitasun-mota baten laburpen orokorra

eskaintzen dio erabiltzaileari. Erabiltzailearengan oinarritutako eskalek lau trebetasunak erakuts ditzakete,

gorago Eurocentresen eskalan adierazi den moduan, baina bakuntasuna da era honetako eskalen

ezaugarri nagusia.

b. Aztertzailearengan oinarritutako eskalek balorazio-prozesua gidatzen dute, eta bertako deskribatzaileek

espero den jarduera-kalitatearen alderdiez dihardute oro har. Jarduera jakin baten gaitasunaren

ebaluazio metatua egiten da. Era honetako eskalek ikaslearen jardueraren kalitateari ematen

diote garrantzia, eta era negatiboan formulatuak izan ohi dira, goreneko mailetan ere, formulazioak

azterketa batean gainditu beharreko nota lortzeko eskatzen den arauari erreferentzia egiten dionean

bereziki.

“Koherentziarik gabeko diskurtsoak eta zalantzek sarritan komunikazioa eragozten dute, eta

ahalegin berezia eskatzen diote entzuleari.”

Certificate in Advanced English 1991 (University of Cambridge Local Examination Syndicate),

Paper 5 (Oral)

Criteria for Assessment: Fluency: Band 1-2 (bottom of 4 bands).

Formulazio negatiboak, nolanahi ere, ekidin daitezke, hein handi batean, baldin eta garapen kualitatiboaren

ikuspegiari jarraitzen bazaio, eta informatzaileek jarduera egokien adibideak analizatzen eta

deskribatzen badituzte.

Aztertzailearengan oinarritutako eskala batzuk holistikoak dira, hots, mailako deskribatzaile bana

ematen dute. Beste batzuk, bestalde, analitikoak dira, jardueraren alderdi askori erreparatzen diotenak,

adibidez Mailari, Egokitasunari, Jariotasunari, Ahoskerari erreparatzen diotenak. 3. koadroa, kapitulu

honetan lehenago azaldu dena, era positiboan formulatutako aztertzailearengan oinarritutako eskalaren

adibide bat da, Erreferentzia Marko Bateratuko deskribatzaileez osatua.

Beste eskala analitiko batzuek kategoria asko izaten dituzte, helburuak argiago zehazteko. Ikuspegi

horiei leporatu izan zaie ebaluaziorako hain egokiak ez izatea, ebaluatzaileek zail izango baitute 3-5

kategoria baino gehiago aintzat hartzea. 3. koadroko eskala analitikoak diagnosian oinarritutako

eskalatzat har daitezke, unean uneko egoera, kategoria nagusietan helburuetan dauden premiak eta

maila horretara iristeko bete beharrekoaren diagnosia eskaintzea baita haien helburuetako bat.

c. Ebaluazioaren diseinatzailearengan oinarritutako eskalak dagokion mailetarako testak eraikitzeko

prozesua gidatzen du. Enuntziatuak testetan ikasleari eskatzen zaizkion jardueren araberako

komunikazio-ataza espezifiko gisa agertzen dira. Era honetako eskala edo zehaztapen zerrendak ikasleak

egin dezakeenean ere oinarritzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!