15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8 3

A2

Gai da eguneroko bizitzako gai garrantzizkoei buruzko azalpen laburrak eta aurrez

prestatuak egiteko, eta baita iritziak, planak eta jarduerak labur-labur arrazoitzeko

eta azaltzeko ere.

Gai da galdera batzuei erantzuteko, bat-batean eta erraz erantzutekoak badira.

Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko azalpen laburrak, oinarrizkoak eta aurrez

prestatuak egiteko.

Gai da galdera errazei erantzuteko, baldin eta errepikatzen badizkiote eta erantzuna

formulatzen laguntzen badiote.

A1

Gai da agiri labur eta aurrez prestatuak irakurtzeko; adibidez, hizlari bat aurkezteko

edo topa egitea proposatzeko.

Oharra: azpi-eskala honetako deskribatzaileak beste eskala batzuetako deskribatzaileen

elementuak konbinatuz sortu dira.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer eratako ahozko ekoizpen-jarduerak (hizketa) ikasi beharko dituen ikasleak, nola

trebatuko den horretarako eta zer eskatuko zaion horri dagokionez.

4.4.1.2 Idatzizko ekoizpen-jarduerak

Idatzizko ekoizpen-jardueran (idazketan), irakurle batek edo gehiagok irakurriko duten testu idatzi

bat sortzen du hizkuntzaren erabiltzaileak, hau da, testuaren egile gisa dihardu.

Hona hemen idatzizko ekoizpen-jardueren zenbait adibide:

• formularioak eta galdeketak betetzea;

• aldizkari, egunkari, informazio-buletin eta abarretarako artikuluak idaztea;

• erakusketarako kartelak sortzea;

• txostenak, memoriak, etab. idaztea;

• oharrak idaztea, gero erreferentzia moduan erabiltzeko;

• mezuak diktatu ahala idaztea, etab.;

• sormenezko testuak idaztea;

• gutun pertsonalak edo negozioetakoak idaztea, etab.

Honako jarduera hauetarako eskala argigarriak ematen dira:

• Idatzizko adierazpena, oro har.

• Sormenezko idazketa.

• Txostenak eta idazlanak.

IDATZIZKO ADIERAZPEN OROKORRA

C2

Gai da testu konplexuak argi eta jariotasunez idazteko, estilo egokia erabiliz eta

eraginkortasunez, eta irakurleari ideia nagusiak aurkitzen laguntzen dion egitura

logiko bati jarraituz.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!