15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 0 8

4.4.3.3 Elkarreraginezko estrategiak

Elkarreraginak ekoizpen-jarduerak nahiz hartzaileak hartzen ditu bere baitan, eta baita diskurtso bateratu

bat eraikitzeko jarduerak ere. Beraz, orain arte aipatu diren ekoizpen-estrategia eta estrategia hartzaile

guztiek dute zerikusia elkarreraginean. Nolanahi ere, ahozko elkarreraginak berekin dakar adimen-testuinguru

bateratu bat finkatuz esanahiaren sorkuntza kolektiboa ezartzea, jakintzat eman daitekeena

definitzea, pertsonen jatorriari buruzko dedukzioak egitea, elkarrekin bat etortzea edo distantzia

erosoa definitzea eta horri eustea, denbora errealean, oro har, eta horrek guztiak esan nahi du

ekoizpen-estrategiez eta estrategia hartzaileez gainera, badirela prozesu horren kontrolarekin zerikusia

duten elkarreraginezko estrategia berezi batzuk. Era berean, elkarreragina nagusiki aurrez aurrekoa

izateak ugaritasun handiagoa dakar, bai testuari eta hizkuntzari dagokionez, eta baita ezaugarri paralinguistikoen

eta testuinguruko seinaleei dagokienez ere, denak ere oso landuak edo ez hain landuak,

esplizituak edo ez hain esplizituak izan daitezkeenak, parte-hartzaileak prozesuan duen etengabeko

kontrolak ematen duen neurriraino.

Ahozko elkarreraginaren planifikazioak eskatzen du jardueran gerta daitezkeen truke posibleen

eta probableen eskema edo praxeograma bat (komunikazio-elkarreragin baten egitura adierazten duen

diagrama) indarrean jartzea (Markoa) eta kontuan hartzea solaskideen arteko komunikazio-distantzia

(Informazio eta iritzi hutsunea identifikatzea), zer aukera hautatu eta trukeak planifikatu ahal izateko

(Trukeak planifikatzea). Jardueran bertan (Gauzatzea), hizkuntzaren erabiltzaileak hitza txandaka hartzeko

estrategiak erabiliko ditu, hitzaldian aurrea hartzeko (Hitza hartzea), atazan elkarlana indartzearren

eta eztabaidari eustearren (Pertsonarteko elkarlana) elkar ulertzen laguntzeko eta eskuartean duen

atazan oinarrituriko ikuspegiari eusteko (Pentsamenduzko elkarlana), eta baita zerbait formulatzeko

laguntza eskatu ahal izateko ere (Laguntza eskatzea). Plangintzarekin gertatzen den moduan, ebaluazioa

ere komunikazio-maila batean egiten da: aplikatzea erabaki dugun eskemaren eta benetan gertatzen

denaren arteko benetako koherentzia neurtzen du (Eskemaren eta jardueraren koherentzia kon -

trolatzea), eta baita benetan gertatzen ari dena ere (Ondorioaren eta arrakastaren kontrola); ulermenfaltak

edo anbiguotasun onartezinak maila komunikatiboko eta linguistikoko argibideak eskatzea eragin

dezakete (Azalpenak ematea eta eskatzea), eta komunikazioari berriro ekiteko eta, hala behar denean,

gaizki ulertuak argitzeko esku-hartze aktiboa ere bai (Komunikazioa zuzentzea).

Planifikazioa

• Markoa (“praxeograma” aukeratzea)

• Informazio- eta iritzi-hutsuneak identifikatzea (egokitasun-baldintzak)

• Jakintzat eman daitekeena kontuan hartzea

• Trukeak planifikatzea

Gauzatzea

• Hitza hartzea

• Pertsonarteko elkarlana

• Pentsamenduzko elkarlana

• Ezustekoari aurre egitea

• Laguntza eskatzea

Ebaluazioa

• Eskemen eta “praxeogramaren” kontrola

• Ondorioaren eta arrakastaren kontrola

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!