15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 1 2

“Irizpideetan oinarritutako ebaluazioa” esapidea iritzia epai arrazoitu bihurtzen duen ebaluazio-ikuspegiaren

egoera deskribatzeko erabiltzen da hemen. Ebaluazioaren ikuspegi horrek hau eskatzen du:

a) prozedura jakin bati jarraitzen dion ebaluazio-jarduera;

b) puntuazioak edo notak bereizteko irizpide definituen multzo bat eta,

c) aztertzaileentzat irizpideak bateratzeko formazioren bat.

Irizpideetan oinarritutako ebaluazioaren abantaila da, baldin inplikatuta dauden aztertzaileentzako

Erreferentzia Marko bateratu bat finkatzen bada, epai horiek guztiak askoz ere finkoagoak izango direla,

bereziki hizkuntz jardueretako “erreferentzia puntuak” erakusgarri moduan eta beste sistema

batzuekin lotura finkoak egiteko moduan ematen badira. Orientazio horiek are garrantzizkoagoak dira

baldin eta kontuan hartzen bada hainbat diziplinatako ikerketak behin eta berriz erakutsi duela, ezen,

ebaluazio-irizpideak bateratzeko formazio-lanik egiten ez bada, aztertzaile batzuek zorrotzago eta

beste batzuek ez hain zorrotz jokatzearen ondorioz, ikasleen gaitasuna ebaluatzean desberdintasunak

sor daitezkeela eta emaitzak kolokan jarriko direla, halabeharraren menpe.

Erreferentzia maila bateratuen deskribatzaile-eskalak lagungarri izan daitezke irizpideak definitzeko,

lehen b) atalean azaldu den moduan, edo maila bateratuen arabera zehaztutako irizpideen ondoriozko

eskakizun-mailak deskribatzeko. Aurrerago, agian erreferentzia maila bateratu bakoitzeko

ohiko jardueren laginak edo adibideak eman ahal izango dira, parametro edo irizpide estandar batzuk

sortzen laguntzeko.

9.3.11 Ebaluazio orokorra/Ebaluazio analitikoa

Ebaluazio orokorrak ebaluazio sintetiko globala egiten du. Kasu horretan, aztertzaileak senez neurtzen

ditu hainbat alderdi.

Ebaluazio analitikoan, berriz, elkarrengandik bereizita aztertzen dira hainbat alderdi.

Bereizketa hori bi eratara egin daiteke: a) ebaluatu nahi denaren arabera; b) zerrenda, nota edo puntuazio

batera iristeko moduaren arabera. Sistemek, batzuetan, ikuspegi analitikoa erabiltzen dute maila

batean eta orokorra beste batean, biak konbinatuta.

a) Zer ebaluatzen den: batzuetan kategoria orokor bat ebaluatzen da, adibidez “ahozko adierazpena”

edo “elkarreragina”, eta puntuazio edo nota bat ematen zaio. Beste batzuetan, ebaluazio

analitikoagoetan, aztertzaileak bereizita ematen ditu jardueraren baitan bereizitako

alderdi edo ezaugarrietarako notak. Hala ere, beste ikuspegi batzuetan, aztertzaileak iritzi

orokorretik abiatu behar du, hainbat kategoriaren arabera analisia egin eta, gero, ebaluazio

orokor gogoetatsua egin. Ikuspegi analitikoan, kategoriak elkarrengandik bereizita erabiltzeak

abantaila bat ematen du, aztertzailea arretaz behatzera bultzatzen duela hain zuzen;

gainera, metahizkuntza bat eskaintzen du aztertzaileen arteko negoziaziorako eta ikasleei

ematen zaien atzeraelikadurarako. Eragozpena da, berriz, lekukotasun askok erakusten duenez,

aztertzaileei zaila gertatzen zaiela ebaluazio orokor bateko kategoriak zein bere aldetik

aztertzea, eta, horrez gainera, gainkarga kognitiboa sortzen zaiela lau edo bost kategoria

baino gehiago aurkezten zaizkienean.

b) Emaitza kalkulatzea. Ikuspegi batzuetan orokorrean parekatzen dituzte behatutako jarduera

eta nota-baremo bateko deskribatzaileak, izan eskala holistikoa (orokorra) nahiz analitikoa

(“zerrenda” bateko hiru eta sei kategoria bitarte). Ikuspegi horiek ez dute inolako aritmeti-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!