15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 0 0

Bi gai horiez dihardu Erreferentzia Markoak. Hurrengo atalak Markoa erabiltzeko hiru modu

nagusiak azaltzen ditu:

1. Proben eta azterketen edukia zehazteko: Ebaluatzen dena

2. Ikaskuntzaren helburu bat lortu den edo Saioa nola interpretatzen den

ez neurtzeko irizpideak finkatzeko:

3. Probetan eta azterketetan hizkuntz Erkaketa nola egin daitekeen

gaitasunaren mailak deskribatzeko,

titulu-sistemak erkatzeko moduan:

Gai horiek ebaluazio-motarekin dute lotura, eta ebaluazio-mota asko eta ebaluazioari buruzko ikuspegi

asko daude. Ezin esan daiteke ikuspegi jakin batek (adibidez, azterketa publiko batek) ezinbestean

beste ikuspegi batek (adibidez, irakasleak egiten duen ebaluazioak) baino emaitza hobeak emango

dituenik hezkuntzari dagokionez. Abantaila handia da, beraz, maila bateratu batzuk izatea –Markoaren

maila bateratuak esaterako–, ebaluazio-moten arteko lotura egiteko.

Kapitulu honen hirugarren atalak ebaluazio-mota bakoitzak ematen dituen aukerak azaltzen ditu.

Aukera horiek pare kontrajarri moduan ematen dira aditzera; kasu bakoitzean erabiltzen diren terminoak

definitzen dira, eta ebaluazio bakoitzak bere hezkuntza-testuinguruari dagokionez dituen abantailak

eta eragozpenak azaltzen dituzte. Era berean, aukera baten edo bestearen alde egiteak ekar ditzakeen

ondorioen berri ere ematen da, eta, ondoren, Erreferentzia Markoa ebaluazio-mota bakoitzaren

arabera nola egoki daitekeen erakusten da.

Bestalde, ebaluazioa egiteko prozedurak praktikoa, bideragarria, behar du izan.

• Bideragarritasunak saioaren ebaluazioarekin du lotura. Aztertzaileek denboraren presioari

aurre egin behar izaten diote; saioaren erakusgarri mugatu bat bakarrik ikusten dute, eta irizpide

gisa erabil ditzaketen kategoriak mugatuta daude, motari eta kopuruari dagokionez. Erreferentzia

Markoak erreferentzia puntu bat eman nahi du, ez du izan nahi ebaluazioa egiteko tresna praktikoa;

integratzailea behar du izan, baina erabiltzaileak selektiboak izango dira, hau da, Markoak

bereizita ematen dituen kategoriak integratuko dituen eskema operatibo sinpleagoa erabili beharko

dute. Adibidez, 4. eta 5. kapituluetako testuan aurrez aurre agertzen diren deskribatzaileen

eskala argigarriak askoz ere errazagoak dira, oro har, testuan bertan aztertzen diren kategoriak eta

adierazleak baino. Hori dela eta, hainbat adibide daude kapitulu honen azken atalean.

9.2 Erreferentzia markoa, ebaluaziorako tresna gisa

9.2.1 Proben eta azterketen edukia zehaztea

Ebaluazio komunikatiboko ataza bat zehazteko, 4. kapituluan, 4.4 atalean zehazki, egiten den

“Hizkuntzaren erabilera eta erabiltzaile edo ikaslea” gaiaren deskribapena kontsulta daiteke; atal

horrek hizkuntzaren komunikazio-jarduerez dihardu. Gero eta garbiago ikusten da benetako ebaluazioa

egiteko hainbat diskurtso-mota esanguratsuren erakusgarri sail bat aztertu beharra dagoela; adibidez,

ahozko adierazpenaren azterketei dagokienez, berriki egindako proba bat har daiteke adibide gisa.

Lehenik, elkarrizketa prestatu bat dago, sarrera gisa, eta gero, lagunarteko eztabaida egiten da,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!