15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

tasun orokorraren mailaketa egiteko ez ezik, baita hizkuntzaren erabileraren eta hizkuntz gaitasunen

banaketa egiteko ere; banaketa hori lagungarria izango zaie profesionalei, ikasleen beharren, ezaugarrien

eta baliabideen araberako helburuak zehazteko eta aprobetxamenduaren deskribapena egiteko.

2 5

1.4 Zergatik da beharrezkoa Europako Erreferentzia Markoa

1991ko azaroan, Suitzako Gobernu Federalaren ekimenez, Gobernu arteko Sinposioa egin zen

Rüschlikonen (Suitza). Sinposio haren izenburua "Gardentasuna eta koherentzia Europako hizkuntz

irakaskuntzan: helburuak, ebaluazioa, egiaztatzea" zen, eta honako ondorio hauek atera zituzten adituek:

1. Hizkuntz ikaskuntza eta irakaskuntza sakondu beharra dago herrialde kideetan; horrek nazio

batetik besterako aldaketa eta nazioarteko komunikazio eraginkorragoa sustatuko du, eta baita

ere nortasunaren eta kultur aniztasunaren errespetua, informaziorako sarbide hobea, pertsonen

arteko harreman biziagoa, laneko harremanen hobekuntza eta elkarren ezagutza sakonagoa.

2. Helburu horiek lortzeko, ezinbestekoa da hizkuntzen ikaskuntza bizitza osokoa den prozesu

moduan ulertzea, eta eskola-garai guztian hizkuntzak ikasteko erraztasuna ematea, hasi haurirakaskuntzatik

eta helduen hezkuntzaraino.

3. Komenigarria da hizkuntz ikaskuntzaren maila guztiak bere baitan hartuko dituen Europarako

Erreferentzia Marko bat osatzea, honako xede hauek lortzeko:

• Herrialdeen arteko hezkuntza-erakundeen arteko elkarlana erraztu eta bideratu.

• Elkarren hizkuntz egiaztagiriak onartzeko oinarri sendoa eman.

• Ikasle, irakasle, ikastaroen diseinatzaile, erakunde aztertzaile eta hezkuntza-arloko administrariei

beren ahaleginak kokatzen eta koordinatzen lagundu.

Eleaniztasunak kulturaniztasunaren testuinguruan txertatuta behar du egon. Hizkuntza, kulturaren

garrantzi handiko alderdia ez ezik, kultur adierazpenetara iristeko bitartekoa ere bada. Aurretik esandakoa

arlo orokorragora zabal daiteke, gainera. Izan ere, pertsona baten kultur gaitasunean, pertsona

horrek eskuratu dituen kultura guztiak (nazionalak, eskualdekoak, sozialak) ez daude elkarren ondoan

soilik: alderatu egiten dira, kontrastatu egiten dira, eta elkarri eragiten diote, eta kulturaniztasunaren

gaitasun aberastu eta integratua sortzen dute horrela; gaitasun horren parte da eleaniztasuna, elkarri

eragiten dioten beste hainbat osagarrirekin batera.

1.5 Zertarako da erabilgarria Europako Erreferentzia Markoa

Erreferentzia Markoa hizkuntzen ikaskuntzako egitarauen plangintza osatzeko da baliagarria,

honako alderdi hauei dagokienez:

1. Aldez aurreko ezagutzari buruzko planteamenduak eta aurretiko ikaskuntzarekiko artikulazioa

egiteko, batez ere, lehen hezkuntzaren, bigarren hezkuntzako lehen zikloaren, bigarren hezkuntzako

bigarren zikloaren eta goi-mailako hezkuntzaren edo hezkuntza jarraituaren arteko harreman-tarteetan.

• Helburuak.

• Edukiak.

2. Hizkuntzen egiaztagirien planifikazioa egiteko, kontuan hartuz:

• Azterketen edukien deskribapena.

• Ebaluazio-irizpideak errendimendu positiboan oinarritzea, gabezietan baino gehiago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!