15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2 4

Kontseiluak hizkuntzen ikaskuntzari buruz duen ikuspegian. Baina eleaniztasunak ez du hizkuntz aniztasun

soila esan nahi.

Hizkuntz aniztasunak hizkuntza asko ezagutzea edo gizarte jakin batean hizkuntza asko aldi berean

bizitzea esan nahi du. Ikastetxe batean edo hezkuntza-sistema jakin batean eskaintzen diren hizkuntzak

dibertsifikatze hutsarekin lor daiteke hori, ikasleek atzerriko hizkuntza bat baino gehiago ikas

dezaten bultzatuz, edo ingelesak nazioarteko komunikazioan duen nagusitasuna murriztuz.

Ikuspegi eleanitzak hau esan nahi du, ordea: gizabanakoak hizkuntza baten kultur ingurunean

duen hizkuntz esperientzia zabaldu ahala, hasi familia-hizkuntzatik eta gizarte-hizkuntzaraino, oro har,

eta beste herri batzuetako hizkuntzetaraino gero (izan eskolan edo unibertsitatean ikasiak, edo zuzeneko

esperientziaren bidez ikasiak), hizkuntza horiek eta kultura horiek ez ditu adimeneko gune berezietan

gordetzen; aldiz, komunikazio-gaitasun bat garatzen du, hizkuntz arloko ezagutza eta esperientzia

guztien bidez eta hizkuntzen arteko harremanaren eta elkarreraginaren bidez.

Egoeraren arabera, pertsona batek malgutasunez joko du, gero, gaitasun horren parte bakoitzera,

solaskide jakin bakoitzarekin komunikazio eraginkorra lortzeko. Adibidez, solaskideek hizkuntza desberdinak

edo dialekto desberdinak erabil ditzakete, eta horrela bakoitzak hizkuntza batean zerbait adierazteko

duen trebetasuna eta beste hizkuntza bat ulertzeko duena ustiatuko dute.

Pertsona batek hizkuntza bat baino gehiago ezagutzea balia dezake idatzizko nahiz ahozko testu

bati, aldez aurretik "ezezaguna" zuen hizkuntza batekoa izanik ere, zentzua hartzeko, baldin nazioarteko

oinarri bera duten eta beste forma batekin agertzen diren hitzak ezagutzen baditu. Ezagutzaren bat

badutenek, txikia izan arren, lagungarri moduan erabil dezakete, hizkuntza bateraturik ez duten eta,

beraz, elkarrekin komunikatzeko ahalmenik ez duten gizabanakoen artean bitartekotza-lanak egiteko.

Bitartekotzarik ezean ere, gizabanako horiek nolabaiteko komunikazio-maila bat lor dezakete, baldin

eta hizkuntz arloan duten esperientzia guztia baliatzen badute, hizkuntza eta dialekto desberdinetako

adierazpen-forma alternatiboekin esperimentatzen badute, baliabide paralinguistikoak (mimika, keinuak,

aurpegiera, etab.) erabiltzen badituzte eta hizkuntza soilagoa erabiltzen badute.

Ikuspegi horren arabera, aldatu egiten da hizkuntza jakin batean egiten den heziketaren helburua.

Ez da hizkuntza batean, bitan –edo are hirutan– "gaitasuna" lortzea soilik, hizkuntza bakoitza besteetatik

bereiz hartuta eta "hizkuntza hori ama-hizkuntza duen hiztun ideala" oinarrizko eredu gisa ikusita.

Aitzitik, hizkuntz ahalmen guztiak bilduko dituen hizkuntz errepertorio bat osatzea da helburua.

Hezkuntza-erakundeetan eskaintzen diren hizkuntzak dibertsifikatu egin behar direla esan nahi du

horrek, jakina, eta ikasleei eleaniztasunaren gaitasuna garatzeko aukera eman behar zaiela. Gainera,

hizkuntzaren ikaskuntza bizi guztian irauten duen prozesua dela aitortuz gero, bereziki garrantzitsua da

gazteen motibazioa, trebetasuna eta konfiantza indartzea, ikastetxetik kanpo hizkuntz esperientzia berri

bati aurre egin behar diotenean. Hezkuntza-arloko agintarien, erakunde aztertzaileen eta irakasleen

erantzukizuna ez da hizkuntza jakin batean eta une jakin batean gaitasun-maila jakin bat lortzea, nahiz

eta horrek ere garrantzi handia duen.

Halako paradigma-aldaketa batek nolako ondorioak ekarriko dituen neurtu eta ekintzetan islatu gabe

dago oraindik. Europako Kontseiluak hizkuntzen esparruan diseinatutako programa berrien helburua

hizkuntz irakaskuntzan diharduten eragile guztiei eleaniztasuna sustatzeko tresnak eskaintzeko baliagarri

izatea da. European Language Portfolio (ELP) delakoak, zehazki, hizkuntzen ikaskuntzako eta kulturen

arteko hainbat eratako esperientziak era formalean erregistratu eta ezagutzeko moduko formatua

eskaintzen du. Xede horri jarraituz, Erreferentzia Markoak aukera ematen du, hizkuntza jakin baten gai-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!