15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

f) esaldiak ama-hizkuntzatik bigarren hizkuntzara itzuli;

g) galde-erantzunezko ariketak, egitura jakin batzuk erabiliz;

h) jariotasunezko ariketak, alderdi gramatikalei arreta emanez.

1 7 7

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan hartu beharko dute eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Nola a) aztertzen eta ordenatzen den egitura gramatikala, eta nola aurkezten zaien

ikasleei, eta b) nola helduko diren hori menderatzera.

• Nola eta zein irizpideren arabera helarazten zaien ikasleei esanahi lexikala, gramatikala

eta pragmatikoa H2n, eta nola eskatzen zaien hori ikastea, adibidez:

– H1etik H2ra itzulpenak eginez, eta alderantziz;

– H2n definizioak eginez, azalpenak aurkeztuz, eta abar;

– esanahia testuingurutik inferituz.

6.4.7.3 Ahoskera

Nola espero da ikasleak edo nola eskatzen zaio ikasleari hizkuntza bat ahoskatzeko ahalmena garatzea

a) ahozko benetako enuntziatuen bidez, besterik gabe;

b) besteak imitatuz:

– irakasleak

– ama-hizkuntzan diharduten hiztunen grabazioak

– ama-hizkuntzan diharduten hiztunen bideoak

c) hizkuntz laborategian bere kasa lan eginez;

d) fonetikaren aldetik adierazgarriak diren testuak ozen ahoskatuz;

e) ahozkotasuna landuz eta ariketa fonetikoak eginez;

f) d)n eta e)n bezala, baina fonetikoki transkribatutako testuak erabiliz;

g) ariketa fonetiko esplizituen bitartez (ikus 5.2.1.4 atala);

h) arau ortoepikoa ikasiz (hau da, forma idatziak nola ahoskatu ikasiz);

i) goian aipatutako zenbait ariketa konbinatuz.

6.4.7.4 Ortografia

Nola espero da ikasleak edo nola eskatzen zaio ikasleari hizkuntza baten idazketa-sistema menderatzeko

ahalmena garatzea

a) H1etik transferentziak eginez, besterik gabe;

b) idatzizko benetako testuak landuz:

– inprimatuak

– idazmakinaz idatziak

– eskuizkribuak

a) alfabetoa balio fonetiko jakinekin lotuta buruz ikasiz (adibidez, idazkera latinoa, zirilikoa edo

grekoa, H1en erabiltzen den alfabetoa bestelakoa denean), zeinu diakritikoekin eta puntuazioarekin

batera;

b) eskuzko idazkera landuz (adibidez, idazkera zirilikoa edo “gotikoa”) eta eskuzko idazketak

herrialde bakoitzean dituen ezaugarriei erreparatuz;

c) hitzen forma (banaka hartuta edo ortografia-arauen arabera) eta puntuazio-arauak buruz ikasiz;

d) diktaketak eginez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!