15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

9 5

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zertarako ikasi behar duen ikasleak irakurtzen, nola trebatuko den horretarako eta zer

eskatuko zaion horri buruz.

• Zein modalitatetan ikasi behar duen ikasleak irakurtzen, nola trebatuko den horretarako

eta zer eskatuko zaion horri buruz.

4.4.2.3 Ikus-entzunezko jarduera hartzaileak

Ikus-entzunezko jarduera hartzaileetan, erabiltzaileak entzutezko eta ikusizko sarrerako informazioa

(input) jasotzen du aldi berean.

Honako jarduera hauek sartzen dira sail honetan:

• ozen irakurritako testu bat ulertzea;

• telebista, bideo edo film azpitituluduna ikustea;

• teknologia berriak erabiltzea (multimedia, CD-Rom, etab.).

Honako jarduera hauetarako eskala argigarria ematen da:

• Telebista eta filmak ikustea

TELEBISTA ETA FILMAK IKUSTEA

C2

C1

B2

B1

C1 bezala.

Gai da argot edo lagunarteko hizkuntza eta esapide idiomatiko asko erabiltzen

duten filmak ulertzeko.

Gai da telebistako eta gaur egungo gaiei buruzko saioetako berri gehienak ulertzeko.

Gai da dokumentalak, zuzeneko elkarrizketak, eztabaidak, antzerki-lanak eta hizkuntza

estandarreko film gehienak ulertzeko.

Gai da interes pertsonaleko gaiez diharduten telebistako saio gehienak ulertzeko,

adibidez, elkarrizketak, hitzaldi laburrak eta albistegiak, mantso samar eta argi

ahoskatuak badira.

Gai da film asko ulertzeko, argumentua ikusizko elementuek eta ekintzak gidatua

denean, eta garbi ahoskatuak eta hizkuntz maila apalekoak direnean.

Gai da eguneroko bizitzako gaiei buruzko telebistako saioetako ideia nagusiez

jabetzeko, mantso samar eta garbi ahoskatuak badira.

A2

Gai da gertaera, istripu eta abarri buruzko telebistako albisteen ideia nagusiaz jabetzeko,

diskurtsoa ikusizko osagarriak lagundua bada.

Gai da telebistako albisteetan gaiez noiz aldatu duten sumatzeko eta eduki nagusiaz

jabetzeko.

A1

Ez dago deskribatzailerik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!