15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 8

6. kapituluan metodologiaz jardungo dugu. Ikasleak nola menderatzen edo ikasten du hizkuntza

berria Zer egin dezakegu menderatze- edo ikaskuntza-prozesu hori errazteko Horretan ere,

Erreferentzia Marko honen helburua ez da metodo jakin bat finkatzea –ezta gomendatzea ere–, baizik

eta aukerak ematea; erabiltzailea bere jarduerari buruzko gogoeta egitera eramatea, gogoeta horren araberako

erabakiak hartzera eta benetan egiten duena deskribatzera bultzatzea. Jakina, erabiltzailearen

helburuak eta xedeak kontuan hartzen baditugu, Ministro Batzordearen gomendioak aintzat har ditzala

eskatuko genioke, baina marko honen helburua erabiltzaileari bere erabakiak hartzen laguntzea da.

7. kapituluan atazek hizkuntzen ikaskuntzan eta irakaskuntzan duten zereginaren azterketa sakonagoa

egiten da, arlo horretan aurreratu baita gehien azken urteotan.

8. kapituluak kurrikuluaren diseinuaren printzipioak aztertzen ditu, hizkuntzen ikaskuntzaren

helburuen bereizketari dagokionez; Europako hizkuntz eta kultur aniztasunean bizitzeak dakarren

komunikazio-erronkari aurre egiteko gizabanakoak behar duen gaitasun eleanitza eta kulturanitzari

erreparatuko diogu batez ere. Kapitulu hau bereziki interesgarria da hizkuntza bat baino gehiago biltzen

dituzten kurrikuluak prestatzen dihardutenentzat eta ikasle kategoria desberdinen artean baliabideak

hobeki nola bana daitezkeen aztertzen dihardutenentzat.

9. kapituluan, azkenik, ebaluazioari buruzko gaiak landuko ditugu; kapitulu horretan nabarmentzen

da hizkuntz gaitasunaren eta aprobetxamenduaren ebaluaziorako Erreferentzia Markoak duen

baliagarritasuna; ebaluazio-irizpideak eta ebaluazio-prozesuaren inguruko ikuspegiak ere ematen dira.

Eranskinetan, bestalde, eskala-mailaketaren osagarri diren zenbait alderdi aztertzen dira, eta hainbat

erabiltzailerentzat interesgarri izan daitezke. A eranskinak gai orokor eta teorikoez dihardu; bereziki

interesgarria izan daiteke ikasle-talde jakin bati egokitutako eskalak osatu nahi dituenarentzat. B

eranskinak, berriz, suitzar egitasmoari buruzko informazioa ematen du; egitasmo horren baitan garatu

zituzten, hain zuzen ere, Erreferentzia Marko honetan erabiltzen diren deskribatzaile-eskalak. Eta C eta

D eranskinek, azkenik, beste talde batzuek landutako eskalak aurkezten dituzte, horien artean

"Hizkuntzen ebaluaziorako DIALANG sistema" eta Association of Language Testers in Europe

(ALTE) elkartearenak, azterketa egiten zaion pertsona zertarako den “gai" (can do) zehazten dutenak.

Sinopsiak

1. kapitulua Erreferentzia Markoaren xede, helburu eta funtzioak definitzen

dira, Europako Kontseiluaren hizkuntz politika orokorrari jarraituz,

eta, bereziki, Europako hizkuntz eta kultur aniztasunari

erantzuteko eleaniztasuna sustatuz. Beraz, kapitulu honetan

Erreferentzia Markoak bete beharko lituzkeen irizpideak finkatzen

dira.

2. kapitulua Erabili den ikuspegiaren azalpena ematen da. Eskema deskribatzailea

hizkuntzaren erabileraren analisian oinarritua da; ikasleak

gaitasun orokorrak eta komunikazio-gaitasunak abiarazteko erabiltzen

dituen estrategien analisia egiten da, testuen ekoizpena

eta harrera eta gai jakin batzuei buruzko gogoetabideak osatzeko

aukera ematen duten jarduerak eta prozesuak zehazteko.

Horri esker, gizarteko bizitzaren arloetan sortzen diren egoeren

baldintza eta mugetan egin beharreko atazak gauza daitezke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!