15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Beraz, nola landu beharko lirateke gaitasun orokorrak, ez linguistikoak, hizkuntz ikastaroetan

a) H2n jakintzat emateko adina badirela edo beste nonbait garatu direla uste izanez (adibidez,

ama-hizkuntzan irakasten diren kurrikuluko beste gaietan);

b) arazoak sortzen diren neurrian berariaz tratatuz;

c) ezagutzaren arlo eta elementu berriak argitzen dituzten testuak aukeratuz edo sortuz;

d) kulturaren alderdiak (zibilizazioa, eta abar) H1en eta, hala dagokionean, H2n lantzeko ikastaro

edo gida espezifikoen bidez;

e) ikasleen eta ama-hizkuntza duten hiztunen alderdi soziokulturalei, kognitiboei eta esperientziazkoei

buruzko kontzientzia sortzeko diseinatutako kulturarteko osagai baten bidez;

f) rol-jokoen eta simulazioen bitartez;

g) H2 erabiliz ikasgaiak irakasteko bitarteko gisa;

h) ama-hizkuntza duten hiztunekin eta benetako testuekin zuzeneko harremana izanez.

Gaitasun existentzialari dagokionez, ikaslearen nortasunaren ezaugarriak, motibazioak, jarrerak,

sinesteak (ikus 5.1.3 saila) izan daitezke:

a) alde batera utziak, ikaslearen interesekotzat ez hartuak;

b) ikaskuntza-prozesuaren planifikazioan eta jarraipenean aintzat hartuak;

c) ikaskuntza-programaren helburutzat hartuak.

1 7 3

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute, eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zein bitarteko erabiltzen dituzten, lehen aipatutakoetatik edo bestelakoetatik, gaitasun

orokorrak garatzeko.

• Nolako desberdintasunak sortzen diren, trebetasun praktikoak:

– gai gisa hartzen badira;

– gauzatu egiten badira;

– hizkuntz erabilerarekin batera ekintzen bidez egiaztatzen badira;

– irakaskuntzako bitarteko gisa xede-hizkuntza erabilita irakasten badira.

Ikasteko gaitasunari dagokionez, ikasleengandik espero da edo ikasleei eskatzen zaie ikasteko trebetasunak

eta trebetasun heuristikoak garatzea, baita beren autoikaskuntzaren ardura hartzea ere

(ikus 5.1.4 saila):

a) irakaskuntza/ikaskuntzaren ondorio gisa besterik gabe, aparteko planifikazio eta antolaketa

berezirik gabe;

b) ikaskuntzaren ardura irakasleengandik ikasleengana era progresiboan transferituz eta ikasleak

beren ikaskuntzari buruzko gogoeta egitera eta esperientzia hori beste ikasleekin elkarbanatzera

bultzatuz;

c) ikasleei parte hartzen duten ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuei buruz kontzientzia hartzen

lagunduz;

d) ikasleak hainbat aukera metodologikotan partaide gisa sartuz;

e) ikasleei beren estilo kognitiboa ezagutaraziz eta beren ikasketa-estrategia propioak gararaziz.

Erreferentzia Markoaren erabiltzaileek gogoan izan beharko dute eta, hala dagokionean,

zehaztu:

• Zer urrats eman behar dituzten ikaslea hizkuntzaren erabiltzaile eta ikasle independente

izan dadin sustatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!