15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bigarren koadroa aukeratu zen, mailen deskribapen laburtu gisa erabiltzen delako, praktikan.

ALTEk hizkuntza eta herrialde askotan jaso ditzake erantzunen datuak, eta ugaritasun hori 2. koadroko

eskalak balioztatzeko lagungarri da.

“Jarioaren” zehaztapenak gomendatu zituzten, Suitzako proiektuaren barruan (North 1996/2000)

hainbat testuingurutan egin ziren neurketen arabera, horiek zituztelako zailtasun-maila egonkorrenak.

Adituek ALTEren “Gai da” zehaztapenen eta Europako Kontseiluaren Erreferentzia Markoaren arteko

konparazioa egiteko aukera emango zutela espero zuten. Eta ikusi zuten “Jarioaren” zehaztapenen zailtasun-maila

bat zetorrela, hein handi batean, bilduta zituzten datuekin (North 1966/2000): r = 0,97ko

korrelazioa, hain zuzen ere. “Gai da” zehaztapenak eta Europako Kontseiluaren Erreferentzia Markoa

argitzeko erabili ziren eskalak estu-estu uztartuta daudela ikusi zuten, hortaz.

Hala ere, ez da erraza Raschen analisia zehaztapen-multzoak (eskalak) alderatzeko erabiltzea.

Datuak ez zaizkio inoiz ereduari zorrotz egokitzen, beste kontu batzuek ere badutelako eraginik: ite -

men dimentsionaltasuna, diskriminazioa eta funtzio diferentziala (taldeen arabera interpretazioan gertatzen

diren aldaketa sistematikoak). Ezaugarri horiek identifikatu behar dira itemen arteko benetako

erlazioa adieraziko duten eskala batzuk eratzeko.

• Dimentsionaltasunak esan nahi du ahozko ulermena eta ahozko adierazpena, irakurriaren uler -

mena eta idatzizko adierazpena elkarri estu lotuta dauden arren, desberdintasunak ere badituztela;

izan ere, analisiak bereiz eginez, mailen arteko bereizketa koherenteagoa sortzen da.

• Aldagaien diskriminazioa begi-bistakoa da, 2. koadroa eta “Gai da” zehaztapenak alderatuz

gero. 2. koadroak eskala luzeagoa ematen du (maila estuagoak bereizteko), “Gai da” zehaztapenek

baino. 2. koadroak aukeraren, analisiaren eta hobekuntzaren prozesuko azken emaitza ematen

duelako izango da hori, seguru asko. Prozesu horri esker, maila-deskribapen bakoitza kontu

handiz hautatutako elementu adierazgarrien multzo bat da, eta horri esker, maila jakin bateko

parte-hartzaileek errazago ikusten dute beraiek hobekien deskribatzen dituen maila zein den.

Horrek erantzun-egitura koherenteagoa dakar, eta, era berean, eskala luzeagoa, gaur egungo “Gai

da” zehaztapenena ez bezalakoa; izan ere, horiek zehaztapen laburrak eta atomikoak dira, eta

oraindik ez daude hain maila zehatzetan eta orokorretan bilduak.

• Taldearen araberako aldaketak (itemen funtzio diferentziala) nabarmenak dira; izan ere, partaide-talde

jakin batzuek (hau da, alor turistikoan eta sozialean, lanean edo ikasketetan) mailak

askoz ere hobeto diskriminatzen dituzte uztarri gisa erabilitako eskala jakin batzuetan, horren

zergatia zehaztea oso zaila bada ere.

Taldearen efektu horiek ez dira ustekabekoak, Raschen eredua erabiltzen bada eskalak parekatzeko.

Zehaztapen indibidualen testuen berrikusketa sistematiko eta kualitatiboa egitea beharrezkoa da

oraindik, eskalak behin betiko parekatu arte.

2 7 1

ALTEren markoaren gaitasun-mailak

Orain arte, ALTEren markoa bost mailako sistema da. Lehen azaldutako balioztatzeak frogatzen du

maila horiek Europako Kontseiluaren Erreferentzia Markoaren A2tik C2rako mailekin bat datozela,

oro har. Nolanahi ere, bidean dira hasierako maila definitzeko lanak (Oinarrizko maila), eta “Gai da”

proiektuak maila hori zehazten laguntzen du. Beraz, bi markoen arteko lotura honako hau dela esan

daiteke:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!