15.01.2015 Views

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

Europako Erreferentzia Markoa - HABE

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 9 4

sistema baterako bi antolaketa- eta kurrikulu-mota aipatzen dira, irakaskuntzan erabiltzen den hizkuntzaz

gainera (ama-hizkuntza deritzona, nahiz eta ez izendapen zuzena izan, bai baitakigu Europan bertan

ere, irakaskuntza egiten den hizkuntza ez dela beti ikasleen ama-hizkuntza izaten), beste bi hizkuntza

moderno sartzeko, lehen iradokitako bideari jarraituz: hizkuntza horietako bat Lehen

Hezkuntzan ikasten hasten dena da (atzerriko hizkuntza 1, hemendik aurrera AH1); bestea, Bigarren

Hezkuntzako lehen zikloan ikasten hasten dena (atzerriko hizkuntza 2, hemendik aurrera AH2); eta

hirugarrena (AH3), Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hautazko ikasgai gisa ikasten dena.

Agertokien adibide horietan bereizketa egiten da Lehen Hezkuntzaren, batetik, eta Bigarren

Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloen artean bestetik, baina bereizketa hori ez da hezkuntza-sistema

nazional guztietan egiten. Nolanahi ere, programa eredu horiek erraz eralda eta egoki daitezke, bai hizkuntza

gutxiago eskaintzen diren egoeretara, bai hizkuntzen irakaskuntza instituzionalari Lehen

Hezkuntzaz gero ekiten zaion egoeretara. Hemen erakusten diren alternatibek atzerriko hiru hizkuntza

ikasteko moduak adierazten dituzte (hiru hizkuntza horietatik bi derrigorrezko programakoak dira, eta

hirugarrena, hautazkoa, beste ikasgai batzuen ordez hauta daitekeena), hori baita, itxuraz, egoera errealistena

oro har, eta oso oinarri baliagarria eskaintzen baitu auzi hau azaltzeko. Argudio nagusia da

egoera jakin bakarrerako zenbait agertoki asma daitezkeela eta lekuan lekuko egokitzapenak egin daitezkeela,

betiere aukera bakoitzean koherentziari eta egitura orokorrari dagokion arreta ematen bazaio.

a) Lehen agertokia:

Lehen Hezkuntza

Atzerriko lehen hizkuntzaren (AH1) irakaskuntza Lehen Hezkuntzan hasten da; maila horretan,

hizkuntzari buruzko kontzientzia hartzea (ama-hizkuntzarekiko edo ikasgela inguruko beste

hizkuntza batzuekiko harremana) da helburu nagusia, hau da, gertaera linguistikoez jabetzen

hastea. Arreta berezia ematen zaie gizabanakoaren gaitasun orokorrekin loturiko helburu partzialei

(eskolak hizkuntzen eta kulturen aniztasuna aurkitzen edo ezagutzen laguntzea; etnozentrismoa

baztertzeko prestakuntza ematea; erlatibizazioa, baina baita ikaslearen hizkuntz eta kultur

nortasunaren berrespena ere; gorputz espresioari eta keinuei tartea ematea; doinua, musika

eta erritmoak, beste hizkuntzaren elementu jakin batzuen alderdi fisiko eta estetikoaren esperientzia),

eta arreta berezia ematen zaie, halaber, gaitasun orokorrek komunikazio-gaitasunarekin

duten harremanari, baina ez dago gaitasun espezifiko hori, komunikazio-gaitasuna, lantzeko

asmo egituratu eta espliziturik.

Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa

• AH1en irakaskuntzak jarraituko du, baina hemendik aurrera gero eta garrantzi handiagoa

emango zaio komunikazio-gaitasunari (horren alderdi linguistiko, soziolinguistiko zein pragmatikoei),

oso kontuan hartuta, betiere, lehen mailan hizkuntzaren gaineko gogoetan erdietsitako

lorpenak.

• Atzerriko bigarren hizkuntzari (AH2, Lehen Hezkuntzan ez da irakasten) ez zaio hutsetik heltzen:

Lehen Hezkuntzan AH1ekin eta AH1 oinarri hartuta egindako lana kontuan hartzen da,

baina helburuak ez dira garai horretan AH1erako finkatutako berberak (adibidez, ulermenezko

jarduerei ematen zaie lehentasuna, ekoizpen-jardueren aurretik).

Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa

Agertoki honen adibideari jarraituz, maila honetan honako urrats hauek egiten saiatu beharko

genuke:

• AH1en irakaskuntza formala murriztu, eta horren ordez, beste ikasgai batzuen irakaskuntzan

hizkuntza hori era erregularrean edo tarteka erabiltzen saiatu (arlo jakin bati loturiko ikaskuntza

eta "hezkuntza elebidun" moduko bat).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!